2025-2026
ZIENTZIA ASTEA
Otsailaren 5etik 11ra zientzia astea ospatu dugu eskolan bertan, eta hau motibo izanik, zientzialari eta espezialista mordoa etorri zaizkigu eskolara haien lanak azaltzera. Modu honetan, 6. mailakoeri Zuriñe Gredilla tailagilea etorri zaigu bisitan, eta gauza berri mordoa ikasi dugu berarekin.
Zuriñek Deban bertan dauka denda, eta egurrezko irudi ezberdinak egitetik bizi da. Bestetik, hainbat arratsaldeetan ere, klase partikularrak ematen ditu.
Oso atsegina egin zaigu bere bisita, ez baikenuen bere lanaren inguruko ezer ezagutzen. Espero dugu hurrengo urtean ere etortzea.
Mila esker, Zuriñe!