ARTZABAL
2025-2026
2025-2026
BARATZA
Ostiral arratsaldeetan, azken orduan, txandaka eta egutegi bat errespetatuz, eskolako baratzera joaten gara hura zaintzera. Hasiera batean, aurreko urteko zarra-marra guztiak garbitu genituen, belar txar guztiak kendu, eta behin guztia garbi genuela, hazi berriak landatzeari ekin diogu; azelgak, eskarolak, letxugak...
ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIA
Hona hemen urriaren 24an egin genuen irteerako argazkiak. Eguraldia lagun, ederki ibili ginen!!!
Ea ateratako argazkiak gustuko dituzuen.
Hurrengo arte!!!!
TALDEKO ARGAZKIAK
Kaixo guztioi:
Aurtengo ikasturteari, 2025-2026, hasiera emateko gure altxor txikien argazkiak ikusi ahal izango dituzue.
Ekintzak egin ahala hemen txertatzen joango gara.
Laster arte!!!!