Ezagutu nahi bagaituzu, eman izena hemen eta deituko dizugu

Ongi etorri Lautada ikastolara!

  • Lautada Ikastola Agurainen kokaturiko Ikastolen Elkarteko ikastola da, Arabako gazteena. 2009-10 ikasturtean eratu zenetik, birritan antolatu du Agurainen Araba Euskaraz.

  • Guraso Kooperatiba den neurrian, familiek protagonismoa eta zeresan handia dute gure proiektuan. Familien eta irakasleen elkarlanari esker hainbat ekintza antolatu ohi dira (Topaketa Pedagogikoak, Lautadako mendi-martxa…).


  • Ikasturtean zehar zein eguneroko jardun hezitzailean ere behin baino gehiagotan luzatzen zaie familiei parte hartzeko gonbidapena (JUUL irakurketa kanpaina, proiektuen aurkezpenak, euskara eta ingelesa bultzatzeko tailerrak…).

  • Lerro bakarreko ikastola gara, umearentzako, nerabearentzako eta familiarentzako harreman hurbila eta estua eskaintzen duena.

  • 2 urtetik 16 urte bete arteko ibilbidea proiektu batean egingo dute ikastolako ikasleek, irakasle talde egonkorrez osaturiko klaustro baten eskutik.

  • D ereduan ikasiz, ikastolaren eta familiaren arteko elkarlanari esker, ikasleei euskaldun eleanitzak izateko markoa eta baldintzak eskaintzen dizkiegu.

  • Hainbat ekintza egiten ditugu hizkuntzarekiko atxikimendua lantzeko eta erabilera sustatzeko (Pulunpa, beste ikastolekin trukeak…).

  • Ingelesari ere aparteko tratamendua ematen diogu, 4 urtetik aurrera umeari atzerriko hizkuntza eskainiz eta bere irakaskuntza indartzeko ART in English eskainirik LH5etik DBH3ra arte edota barnetegi batzuk edota hainbat tailer hizkuntza horretan eskainiz. Ildo horretan, DBHkoek egin dituzten azken bi ikasbidaiak Europako hirietara izan dira.

Etortzen bazara, ilusioz eta gogotsu hartuko zaituztegu, besoak zabal-zabalik.


Zergatik Lautada ?

Julene eta Iñaki, LH eta DBHko irakasleak

Nerea eta Lorena, HHko irakasleak

Jesus Mari, HHko irakaslea

Mari Paz, ikastolako lehendakaria, eta Salomé, ikastolako zuzendaria

Ana eta Lidia, ikastolako amak

Fatima, Anartz eta Goizane, DBH 1eko ikasleak

Uxune eta Eder, DBH 3ko ikasleak