GAU BELTZA - ARIMEN GAUA

Gau baltza edo Arimen gaua
  1. NOLA DEITZEN ZAIO EUSKAL HERRIAN GAU HONI?

  2. NOIZ OSPATZEN DA ETA ZERGAITIK?

  3. NOLA OSPATZEN DA EUSKAL HERRIKO HERRI ASKOTAN? (Ikus eta entzun aiton-amonen kontakizunen bideoak)

  4. ZER EGIN DEZAKEZGU OSPATZEKO?

    1. mozorroak + kalabazak + sua + beldurtzera jolastu + kandela/kriseiluak piztu + dantza egin +.....

ABESTIAREN LETRA

Xanduli manduli kirrikiki

Eman jatekoa guri

Txingila mingila kurruskario

Sagarrak merke ta Udareak karioo!!

Gauak duen arima ez da beti berdina

Sortu dezagun gure kantu edo ipuina

Kalabazaren jolasak irri ta kilikili

Saguzaharren artean hegan pozik ibili!

Izararen atzean, lagun denak atean

Eguzkilore,Urre… usatzeko beldurra!

Negua jakiz bero behar dugunez gero

Eskean ta zirika gabiltza egunero.

Negua jakiz bero behar dugunez gero

Eskean ta zirika gabiltza egunero.

Xanduli manduli kirrikiki….

Kandelak piztu eta bagoaz ttipi-ttapa

Izua ez da sua, nahiz bihotza taupaka

Txirrinak jo du oihu bat, katua miauka!

Gauak beldurtu baino, liluratuta nauka!

Arimen gauak dauzka 11 istorio

Saskiak betetzeko festa zein usadio!

Guk kontatu dizugu esames, historia….

Orain zuk erabaki sari edo ziria!!

Xanduli manduli kirrikiki…