Euskerako B2 mailaren salbuespeneko ziurtagiria Eusko Jaurlaritzak ematen du. Une honetan indarrean dagoen araudiaren arabera, Batxilergoko titulua lortu eta titulazio horiei dagozkien ikasketen curriculum osoaren % 50 baino gehiago euskaraz egin dutenek, B2 salbuespeneko ziurtagiria jasoko dute, eta beraz ez dituzte aurkeztu beharko Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B2 mailaren baliokide diren euskarako hizkuntza-tituluak eta ziurtagiriak. Eusko Jaurlaritza ematen dien B2 salbuespen ziurtagiria aurkeztearekin nahikoa izango da.

1ngo Batxilergoa atzerrian egin duten ikasleek ez dute Batxilergoko curriculum osoaren %50 baino gehiago euskeraz egitearen baldintza betetzen (Bigarren Batxillergoan ikasgai bat gutxiago baitago eta Gaztelera eta Literatura eta Ingelesa hizkuntza hoietan ematen baitira), beraz ez dute Eusko Jaurlaritzak ematen duen salbuespeneko ziurtagiria jasoko. Ondorioz, EHUn euskera B2 maila minimoa eskatzen duten graduetan apuntatzeko Europako Erreferentzia Marko bateratuko B2 mailaren baliokide diren euskarako hizkuntza-tituluak edo ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte. Gradu horretarako eskaria egin behar duen unean ez badute euskera titulu edo ziurtagiri hori, ez dira gradu horretarako eskatzaileen zerrendan onartuak izango. Honen adibide bi dira Magisteritza edo Medikuntza euskeraz graduak