Atzerrian egonaldi bat egitea esperientzia paregabea da. Hau bereziki gozatzeko honako gomendio hauek luzatzen dizkizugu.
Atzerrian egonaldi bat egitea esperientzia paregabea da. Hau bereziki gozatzeko honako gomendio hauek luzatzen dizkizugu.
Ikertu joango zaren tokia: non dagoen kokatuta, zeintzuk diren dituen berezitasunak, turistek zer ikusi nahi duten inguruan
Familairekin harremanetan ipini. Ziur asko familia bilatzeko profil bat bete zenuen zure bizimodua eta nortasuna azaltzen. Hala ere, gomendagarria da zuk familiari korreo bat bidaltzea zure burua aukezten, zure gogoak aipatzen eta argazkiren bat bidaltzen. Horrela familairekin harreman bat edukiko duzu joan aurretik eta heltzen zarenean harrera hurbilagoa izango da.
Eskolaren webgunean dagoen informazioa irakurri. Eskola berri batean egotea esperientzia hunkigarria izan daiteke. Ikastetxe berriaren webgunean tokiaren baloreak eta proiektu adierazgarriak irakurtzeaz aparte, eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza ere topatuko duzu. Zure esperientzia aberasteko eskolaz-kanpoko ekintzaren batean edo klubetan izena eman dezakezu.
Eskola-osteko klubetan eta kiroletan izena eman. Pertsona gehiago ezagutuko dituzu eskolaz-kanpoko klubetan eta kirol taldeetan ematen baduzu izena. Talde hauetan dauden ikasleek eta zuk ekintza bera daukazue gustoko eta zuen arteko harremana errazagoa izango da.
Ahalik eta ingeles gehien hitz egin. Hizkuntzak praktikatzen ikasten dira eta zure egonaldiak asko abersatuko du zure komunikaktzeko gaitasuna. Ikasteko eta besteekin harremantzeko erabiliko duzunez ikasgela arruntara eraman ezin diren hainbat gauza ikasiko dituzu. Saiestu gazteleraz hitz egiten.
Irtenaldieetara apuntatu. Familiak edo eskolak antolatzen dituen irtenaldietan joan. Inguruko gauzak ezagutuko dituzu eta beste pertsonekin kalitatezko denbora emango duzu.
Familiarekin egon. Familiak berean onartu zaitu eta batzutan lagun berri guztiekin bizitza sozial handia edukiko duzu. Garrantzitsua da familiarekin denbora pasatzea. Kontaiezu egunero egiten duzuna eta haiek egiten dutenen gauzetan interesa erakutsi. Haiekin bizi zaren bitartean haien ohiturak eta arauak errespetatzea ezinbestekoa da.
Irakurri euskeraz. Euskerarekiko daukazun harremana ez moztu. Eraman liburu bat euskeraz edo liburutegi digitaletik deskargatu eta gustuko duzun zeozer irakurri. Gozatu irakurketaz.
Gurasoekin eta etxeko lagunekin komunikazioa dosifikatu. Gurasoekin komunikazioa mantendu Whatsapp bat azkenengo bi egunetan egin duzuna kontatzen eta noizbehinka bideodeiren bat egiten gurasoak lasai egongo dira. Joan aurretik gurasoekin adostu zenbatero komunikatuko zarete hasieran eta denbora aurrera pasatu ahala, egokitu. Lagunekin harremana ere mantendu, baina ez egon denbora luze telefonoan etxeko lagunekin elkarrizketetan, aprobetxatu denbora egin dituzun lagun berriekin.
Lan akademikoa zaindu. Lan akademikoa ezberdina izango da, eta orain arte eduki dituzun ohitura batzuk aldatu beharko duzu. Dena den, lan egutegi eta ordutegiak errespetatzen lan zama arintzen lagunduko zaitu. Gogoratu, bueltatzen zarenean egindako lanaren konbalidazioa edo errekonozimendua egingo da, beraz saiatu ahalik eta nota hoberen lortzen.
Jet-lag ekiditzeko, sartu zure ohiko ordutegian bete betean. Hiruhilabetea egin baduzu eta hurrengo eguna klase eguna bada, esnatu dagokizun orduan eta etorri ikastolara. Gogorra da, bai, baina horrela zure gorputza ordutegi berrian sartuko da eta azkarrago ohituko da dagokion ordutegira, Jet-lag ekiditzeko beste gomendio batzuk hemen topatuko dituzu.
Atzerriko familiari eta lagunei ondo heldu zarela esan. Etxera heltzen zarenean Whatsapp bat edo korreo bat bidali ondo zaudela esateko. Zure familia izan dira denboraldi batean eta ziur kezkatuta daudela.
Prestakuntza akademikoa.