3. ZIKLORAKO JARDUERAK

LGTBIQ+ Homofobiaren aurkako eguna (irakasleak egina)

“Sexu-identitatea eta aniztasuna”. 5 minutuko 5 pilula.

Aitziber Garmendia, Kepa Errasti eta Garazi Urkolarekin. 

Berde Produkzioak eginda.

1970 hamarkadatik LGTBIQ mugimenduak ostadarra bandera hartu zuen euren buruak identifikatzeko. 

Bandera ostadarraren kolorez osatuta dago. Batzutan, azaltzen diren koloreak ezberdinak izaten dira baina, orokorrean, erromatarren zubiarenak mantentzen dira: gorria, laranja, horia, berdea, urdina eta bioleta, hain zuzen.

Ostadarra banderetan  erabiltzeak tradizio luzea du. Kultura askotan ostadarra azaldu egin da eta beti lotuta aniztasunarekin, ilusioarekin, nahiarekin, itxaropenarekin eta inklusibitatearekin? Gaur egun, oraindik, hainbat banderatan ostadarra edo bere koloreak ikus daitezke baina horien artean ospetsuena LGTB bandera da, harrotasuna irudikatzen duen bandera.

LGTBIQ-rentzat kolore horiek adierazten dutena beharrezkoa da zoriontsuagoak izateko. Orain, banderaren koloreak eta esanahiak metafora moduan erabiliko dugu demostratzeko denak ezberdinak garela eta denak beharrezkoak ere, inor ez dago soberan.

Ostadarraren agerpenak ustekabean harrapatzen gaitu beti, misteriotsu eta magikoa dela ematen du; aurpegia argitzen gaitu beti, eta ikusten dugunean, nahi gabe, pentsatu gabe… irribarre egiten dugu.

Jakin badakigu ostadarrak azalpen zientifikoa duela, baina Historian zehar konproba daitekeenez, herriek, zibilizazioek eta tradizioek Naturaren adierazpen eder hori euren erara interpretatu eta transmititu digute. Horren adibide ugariak daude eta istorio horien artean bat aukeratu dugu zuekin partekatzeko: Greziarren mitologiarena.

Greziarren mitologiaren arabera ostadarra zen zeruaren eta lurraren arteko jainko mezulari bat, Taumante eta Electra Oceanidearen  alaba,  Iris izenekoa. Irisek ekaitzaren amaiera iragartzen du, zeru eta lurraren arteko paktua egin ondoren.

Gaur ere, azalpen zientifikoa jakin arren, ostadarra ikusten dugun bakoitzean, agerpen bakoitzean, gozatzen dugu, amesten dugu…  Fenomeno harrigarri, misteriotsu eta eder honek hamaika kontakizun eder  burura ekartzen digu beti.

Ostadarra metafora bezala erabiliko dugu aniztasuna eta aberastasuna adierazteko. Hasteko kolore bakoitzak  irudikatzen duena aipatuko dugu:

Hau guzti hau kontatu eta gero, ikasleekin komenta dezakegu:

Pertsonak bezala, kolore anitzak, denak ezberdinak, denak beharrezkoak.

“El Correo” eta beste egunkarietako artikuluaren kasuan,  azpimarratu behar da pertsona TRANS-en familiaren laguntza garrantzitsua dela, baina besteena, ingurukoa, gurea, gizartearena ere bai.

“Berria” egunkariaren kasuan, hezkuntza komunitatearen laguntza garrantzitsua dela nabarmendu behar da (irakasle, ikasle, familia, begirale, kontserje... guztion laguntza).


Hurrengo bideoak ikusi eta komentatu

Hausnarketarako bideoak