GENERO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

AZAROAK 25

Ez dator gaizki jakitea zergaitik ospatzen diren egunak. Zergaitik martxoaren 8a, zergaitik Ekainaren 28a... Zergaitik orduan Azaroaren 25a? Karibeko eta Hegoamerikako 1. topaketa feministak 1981ean Bogotan (Colombia) burutu ziren eta horietan azaroaren 25a Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna izendatu zen. Egun hori Mirabal ahizpen hilketa oroitzeko aukeratu zen. Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile politiko izan ziren eta 1960ko azaroaren 25ean Rafael Trujillo diktadorearen poliziak bortizki hil zituen. Urte horretatik aurrera, emakumeen talde eta mugimendu feministek data hori hartu zuten emakumeenganako indarkeria sexistaren aurkako eguna bezala. Azkenean, 1999. urtean Nazio Batuen Erakundeak “Emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna” izendatu zuen.