Julen Delgado
Julen Delgado
Michael Joseph Jackson (1958ko abuztuaren 29a - 2009ko ekainaren 25a)[2] estatubatuar abeslari, abesti-idazle, disko-ekoizle eta dantzaria izan zen.[3][4][5] "Poparen Erregea" ezizenez ezagutzen zuten,[6] lau hamarkada baino gehiagoz musikaren eta dantzaren historian egindako ekarpenek eta aintzatespenek, baita bere bizitza pertsonal oso publikoak ere, nazioarteko figura bihurtu dute kultura herrikoian. Bere musikak genero ugari biltzen ditu, hala nola pop, rhythm and blues (soul eta funk), rock, disco eta dance, eta Guinness World Records-ek "denbora guztietako musikari arrakastatsuena" bezala aitortzen du.[7][8][9]