KORRIKA ASTEKO GOGOETAK HH

Astelehena (Aurkezpena)

Lehenik ihazko korrikaren bideo hau ikusiko dugu. Ondoren honako galderak egingo ditugu:

Gure hipotesiak bota ostean KORRIKA zer den azalduko diegu ikasleei:

Pertsona hauek errelebo lasterketa bat egiten ari dira. Oso lasterka luzea da eta pertsona bakar batek ezin du egin, horregatik batek zatixo bat egiten du eta nekatzen denean beste bati pasatzen dio LEKUKOA

Eta zertarako uste duzue egiten dutela lasterketa hau? Euskal herrian bizi diren pertsona guztiei EUSKARAZ hitz egitera animatzeko.  

FESTA handia izaten da korrika eta festa guztiek musika behar izaten dute, horregatik aurtengo korrikak ere abesti bat du. Ezagutu nahi duzue?

Kanta

Koreografia

Asteartea (Korrika txikiaren aurkezpena)

Atzo korrikari buruz aritu ginen. 11 egun irauten ditu lasterketa honek. Martxoaren 14ean hasi zen eta 24ean amaituko da (gelako egutegian markatu dezakegu). Orain ere korrikan ari dira, ikusi nahi duzue zuzen zuzenean non dagoen korrika? EGIN KLIK HEMEN

Guk ere korrika bat egingo dugu eskolan, gurea KORRIKA TXIKIA izango da. HHkoak eskola barruan egingo dugu eta LH eta BHkoak Loiolan eta Erriberan. 


10:30 - HH2koak lekukoarekin hasi  BERDEA MAPAN.

HH3koek lekukoa hartu LARANJA MAPAN

HH4ekoek lekukoa ARROSA MAPAN

HH5ekoek lekua BELTZA MAPAN 

10:45tan lekukoa BATX2koei eskolako sarreran


Asteazkena (Apainketa lanak)

Korrika festa handi bat da eta guk ere gure festa egingo dugu. 

Festa egiteko eskola apaindu behar dugu. Gaur marrazkiak egingo ditugu korrikarako eskola apaintzeko.

Osteguna

Bihar izango den korrika txikirako PETO bat egingo dugu. Petoa erabiltzen dugu jendeak jakiteko zergatik ari garen korrika. Gogoan duzue zergatik egiten dugun korrika? 

Bihar petoaz gain kolore bateko kamiseta eraman beharko dugu. Gurasoei mezu bat idatziko diegu esateko zein koloretako kamiseta ekarri behar dugun.

● HH2 : TXURIA

● HH3 : HORIA

● HH4 : BERDEA

● HH5 : URDINA

Ostirala

Korrika txikia dugu gaur eta bihar KORRIKA handia etorriko da Donostiara! La Sallek ere kilometro bat hartu du. Kartelean bilatuko dugu non dagoen Loiola (adinaren arabera haiek irakurketa hipotesiak egingo dituzte).

Gaurko KORRIKA txikirako beroketa egingo dugu, horretarako egun hauetan landu dugun koreografia edota Pirritx eta Porrotxen Tipi tapa dantza erabiliko dugu.