KORRIKA ASTEKO GOGOETAK BH

Asteleheneko gogoeta - Leloa

KORRIKA badator!

Baina, ba al dakizue zein den KORRIKA 23ko leloa? HARRO HERRI!

Ikusi  KORRIKA 23ko aurkezpen bideoa. 


Jarraian, erantzun galdera hauei:

Astearteko gogoeta - Kanta

Ezagutzen al duzue aurtengo kanta? 

Abestiak bere berezitasunez harro dagoen herriari keinu egiten dio.

Ikusi bideoklipa eta entzun  kanta, ea gustuko duzuen!

Eta orain, denon artean erantzun galdera hauei!


Asteazkeneko gogoeta - Kahoot!

Jolasteko ordua heldu da! 

Kasu honetan, KORRIKAko historian zehar bidaiatuko dugu. 

Ea nor den KORRIKAren inguruan gehien dakiena! Zorte on!

Jolasaren esteka: KORRIKA 2021etik aurrera

Bestalde, ostiralean Korrika Txikia edukiko dugu. 

Hauek dira kurtso bakoitzak eraman beharreko koloreak: 

Osteguneko gogoeta - Bingoa!

Aurtengo KORRIKAko kanta ezagutzen duzue dagoeneko, baina entzun al dituzue sekula aurreko edizioetakoak? Oraintxe duzue aukera paregabea horretarako!

Banaka edo binaka jolasteko aukera izango duzue KORRIKA 23ko Bingo Musikatuan!

Bana itzazue txartelak zuen artean eta entzun itzazue KORRIKAko kantak ausaz. Kantak identifikatu ahala markatu itzazue zuen txarteletan.

Lerro oso bat osatzen baduzue "KORRIKA LERROA!" oihukatuko duzue eta kanta guztiak osatuz gero "BINGO KORRIKA!"

Txartela osatzen lehenak izan ala ez, dibertitu zaitezte KORRIKAko kantak entzunez!

Deskargatu hemen txartelak.

Korrikako kantak entzuteko: multimedia.

Ostiraleko gogoeta - Korrika Txikia!

Iritsi da egun handia!!!


Dena antolaturik al duzue? Ttipi-ttapa korrika egiteko prest? 

Ikus 2022ko Korrika Txikiaren bideoa.


Gela bakoitzak bi tramo egin beharko ditu eta gero, tutorearekin, ikastetxera bueltatu. Ikus orain gure ibilbidea:

10:45 - BATX 2.koek lekukoa eskolako aldapan hartu.

10:47 - BATX 1ekoek Perikoren etxe frentean lekukoa hartu.

10:49 - DBH 4koek Iesu eliza ondoan hartu lekukoa.

10:51 - DBH 3koek lekukoa farmazi parean hartu.

10:54 - DBH 2koek lekukoa rotondan hartu.

10:59 - DBH 1ekoek lekukoa Urkiko rotondan hartu.

11:01 - LH 6koek lekukoa Kultur Etxe parean hartu.

11:06 - LH 5ekoek lekukoa Latsari plaza parean hartu.

11:11 - LH 4koek lekukoa militarren rotonda pasata dagoen zebrabidean hartu.

11:16 - LH3koek lekukoa topo azpian hartu eta eskolako aldaparuntz gurutzatu.

11:20 - LH2koek lekukoa HHko sarreran hartu eta patioari buelta bat eman.

11:30 AMAIERAKO EKITALDIA DENAK PATIOAN


Larunbatean, martxoak 23, eskolako kilometroan parte hartzeko gonbita luzatu nahiko genizueke. 2521.KMa dagokigu eta 18:30 aldera hartuko dugu lekukoa Loiola zeharbideko 1. autobus geltokian Amararantz. Animatu!