Eskola Adimentsua
2024-2025
2024-2025
PK gaitasun kognitiboa da, programazioa, aldiz, gaitasun instrumentala. Programazioa baliabide lagungarria da PK garatzeko.
ZUZKIDURA EKONOMIKOA
Eskola Adimentsua programaren bidez, irakasleentzako formakuntza- eta laguntza-prozesu bat egituratzeaz gain, beharrezko baliabideak emango zaizkie ikastetxeei. Alde batetik, zuzkidura ekonomiko bat esleitu da ekipamendua erosteko, eta, bestetik, ikastetxeek 2023-2024 ikasturtean garatzen zituzten AE2030 proiektuekin jarraitzeko edo haiek egokitzeko baliabideak, pentsamendu konputazionalaren, programazioaren eta/edo robotikaren ikuspegia txertatuko duen ikuspegi berri batekin.
7.000€ DBH + 2.000€ BATXI + AE2.000€ = 11.000€
PK, programazioa eta robotikarako 9.000 €
EKIPAMENDUA
Ekipamendua hautatzeko, etapa bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartu beharko dira (curriculumean jasotzen dena oinarri izanik). Ikastetxe bakoitzeko errealitatera ahalik eta hobekien doitzeko asmoz, bertako beharren araberako baliabideen hornikuntza egingo da (software-a eta hardware-a).
Hau horrela, lehenik eta behin, ikastetxeen egoera eta beharrak aztertu beharrean gaude. ADI mentoreek ikastetxeekin duten gertutasunaz, harremanaz eta ezagutzaz baliatuko dira informazio jasoketa hau egin eta ondoren horniketa egiteko. Guztia noski, Berritzegune Nagusiko aholkularion gertuko jarraipen eta gidaritzapean.
Adibideak DBH eta BATXIrako
- Robot programarri aurreratuak.
- Makey-Makey standard kit.
- Plastilina eroalea.
- Laser-ebakuntza makina.
- Plaka programagarriak.
- 3D inprimagailua.
- AI kamera.
- IoT plakak.
- Arduino starter kit.
- Arduino UNO plaka.
- Sentsore eta eragile KIT-ak.
- Arduino Student Kit.
- Escornabot (Inprimatutako piezak gabe).
- Elektronika eta mekanikako osagaiak.
- Blokekako programazioa.
- Testu programazioa.
- Laborategi birtualak.
Guzti hauetaz gain, pentsamendu konputazionala, robotika eta programazioa lantzeko online baliabideak eskaintzen dituzten lizentziak ordaintzeko ere aukera izango dute ikastetxeek programa honen barruan.
Jarduera analogikoak, pentsamendu konputazionala gailu digitalik gabe lantzeko baliabide eta jarduera anitzak dira (jarduera deskonektatuak edo desentxufatu gisa ere izendatzen dira). Jarduera hauen helburua programatzen ikasteko beharrezkoak diren trebeziak garatzea da (abstrakzioa, algoritmoen garapena, patroien identifikazioa eta deskonposizioa edo modulazioa).
BANAKAKO FORMAKUNTZA IRAKASLEENTZAT
Mintegietan parte hartzen dutenez gain, beste edozein maisu-maistra edo irakaslek pentsaera konputazionala, programazioa edota robotikan aurrerapausoak eman nahi izanez gero, urtarriletik aurrera, 10 orduko autoikaskuntza ikastaro irekiak (NOOCa) egiteko aukera eskainiko zaio.
Autoformakuntza ikastaro bat egongo da etapa bakoitzeko (lau ikastaro guztira): Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta batxilergoa. Ikastaroek, ondorengo baliabideen inguruko formakuntza jasoko dute besteak beste:
▪ Micro:bit (LH, DBH, batxilergoa).
▪ Arduino (DBH, batxilergoa).
▪ Scratch (LH, DBH).
▪ Scratch Junior ( HH, LH).
▪ Code (HH, LH, DBH, batxilergoa).
▪ Python (batxilergoa).
▪ Jarduera desentxufatuak: mahai jolasak, kartak,... (HH, LH, DBH, batxilergoa).
▪ Beebot (HH, LH).
ADIMENGUNEA
Eskola Adimentsua programarekin lotura duten baliabideak ADIMENGUNEAN bilduta daude
Proposamen didaktikoen bilatzailea: Esteka