ZER DA BERRITSUTABERNA?

BERRItsu-Taberna baliabide berritzaileak partekatu eta zabaltzeko asmoarekin sortutako egitasmoa dugu.


"Teoriatik Praktikara" eta "Partekatuz ikasi" filosofien ildotik, hots, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko helburu izanik, formatu berritzaile bat eskaintzen du ekimen honek. Ikastetxeetan aurrera eramaten diren praktika pedagogiko eredugarriak irakasleen artean zabaltzea da helburua, giro atseginean...berdinen arteko ikaskuntza bideratzeko aukera eman nahi du, egoera ez formalean.


Bertan, hezkuntza-pilula desberdinak aurkezten dira, bakoitzak 5 minutuko iraupenekoak; trikimailuak, aholkuak, tresnak, baliabideak, jarduerak, egindako proiektuak, praktika txikiak...eta bitartean mokadu bat ta tragotxo bat hartu.


Hezkuntza-pilulak ez dira hitzaldiak, ez ponentziak, ezta betiko “adituen” azalpen luzeak ere. Pilulak gelan zuzeneko erabilera izango dute, praktika txikiak, ez proiektu pedagogiko zabalak.


Entzuten duguna gure geletan aplikatzeko gai izatea nahi dugu.


Zalantzak, galderak... izan ezkero tabernako barran argitzen dira aurkezpenak bukatzean, orduan, zure gustukoa den horretara hurbildu eta berriketan aritzeko aukera izaten da.