KALAKAN

Kinestema hizkuntzaren estimulazioarekin eta trebetasun metalinguistikoen garapenarekin lotuta dagoen baliabidea da; komunikazioa errazten duen ikusmenaren bidezko laguntza-tresna, hain zuzen.

Kinestemak fonemak dira, ez hizkiak. Beraz, hemen aurkezten dena ez da irakurridazketa metodo bat, baizik eta hitzetan, silabetan eta fonemetan oinarritzen den jarduera-programa bat, eta kontzientzia lexikoa, silabikoa eta fonemikoa lantzen ditu, hurrenez hurren.

Material honen helburua aho-hizkuntza garatzea da. Baliagarria da ikaskuntza-prozesuak indartzeko, hau da, irakurketa-idazketa arloan grafemak eta fonemak lotzen ikasteko, zentzumenak estimulatzeko… Helburua ez da, beraz, errehabilitazioa lortzea, baizik eta prebenitzea, aurreikustea, hizkuntzaren garapena estimulatzea eta ondorengo ikasketetarako oinarriak ezartzea.


Kinestemak erabiliz, irakurketa-kartilla eta kontzientzia fonologikoan lagungarriak diren jarduerak eskura ditzakezu.



Alfabeto-txartel kinestemikoak

Txartel hauek aurpegiaren laukian zentratuko dira, izan ere, ahozko artikulazio-puntua eta -modua adierazteko keinua azaltzen dute. Fonema eta grafemaren arteko asoziazioa indartzeko zein ahozko soinuak euskarri bisual lagungarriak izateko txartelak dira.

Kontzientzia fonemikoa eta fonologikoa lantzeko jarduerak

Antzeko hitzak grafiaz zein entzumenaz diskriminatzen trebatzeko, hitz batean fonemak zein leku duen identifikatzen ikasteko eta hitz bateko silabak identifikatzeko eta banatzeko jarduerak dira.


Materiala modu egokian ikusteko eskolar letra instalatuta izan behar da.

Behin deskargatuta, klikatu irakurtzeko soilik eta PowerPointa martxan jartzen da.

Irakurketa-koaderno lektosilabiko kinestemikoa

Ahozko artikulazio-puntua eta -modua adierazteko eta irakurketa lantzeko ikusmen-koadernoa da, ikusmenaren eta entzumenaren arteko zubi, kinestema-euskarria erabilita.