HAUEK DIRA ASTEBURUKO PARTIDAK
ASTEBURU GARRANTZITSUA: EUSKAL LIGAKO FINALERDIAK ETA GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO FINALERDIAK ASTEBURU HONETAN ETA LESAKAN FINALAK
Oso zaila da Euskal Herri mailan finalerdietara sailkatzea. Behar Zanak gorenen mailan 3 bikote izango ditu asteburuan eskuz binaka gizonezkoetan.
Kadete mailan finalerdietako 4 bikoteetatik 2, Behar Zanakoak izango dira: Zufiria-Illarramendi eta Iparragirre-Caballero finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira. Ostiralean Leitzan lehenek eta Iruñean bigarrenek jokatuko dute.
Jubenil mailan Otaegi eta Elolak Euskal Liga oso on bat jokatu eta gero azken pausoa eman beharko dute finalera sailkatzeko, Irurtzungoen aurka igandean 11:30ean Villabonan jokatuko dute.
EH irekian ere, gomazko paletaz nesketan Iruñan ere larunbatean 3.mailako finalerdia jokatuko dute Gastañazatorrek eta Irazustak.
Gipuzkoako txapelketan trinketean eskuz banaka 5 pilotari sailkatu ditu Behar Zanak final erdietarako.
Kadetetan: Imanol Zufiria, Xuhar Iparragirre eta Iraola. Jubeniletan, Izagirre eta Unai Zufiria eta finalean zai egongo den Peru Cestau. Beraz, finala Behar Zanako pilotariek osatuko dute.
Nagusien 2. mailan Esnaolak eta Iñaki Elolak jokatuko dute. 1. mailako plaza mantentzea lortu du Urruzolak.
Igandean, Federazioak antolatutako nesken topaketa izango Zestoan eta taldeko Maialen Aranburu eta Irati Elosegik parte hartuko dute.
LESAKAKO FINALEAN XUHAR IPARRAGIRRE ETA ADUR OTAEGI
Bestetik, Lesakako finalean arituko da Xuhar Iparragirre Caballerorekin eta Adur Otaegi Elolarekin.
Bestetik, gure pilotariak Aiztondoko txapelketako partidak izango dituzte. Ostegunean infantil eta alebinek, larunbatean benjamink eta igandean aurrebenjaminek.
Txapelketa osoaren informazioa hemen:https://beharzana.eus/ekintzak/pilota-topaketak/
Zaramagan, Barañaingo txapelketan neska Alebinak, Emakumea Master Cup-en, Baztango Udaberri txapelketan eta Zarautzeko txapelketa pribatuetan ere lehiatuko dira asteburuan.
Nahiko partida pilotaz gozatzeko bai Villabonan, Iruran zein beste pilotalekuetan ere.
Zorte on denei!
GURE BERRI JAKITEKO
JARRAI GAITZAZU GURE SARE SOZIALETAN