Lehen Hezkuntza

2. maila

Web orri interesgarriak:

Kaixo!

Hau Sansomendi ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 2. mailako blog-a da.

Bertan ariketak, ipuinak eta bestelako materiala aurkituko duzu.

Ea gustoko duzuen!

EUSKARAKO BIDEOAK

Ikasturte honetan Mirian-en laguntzarekin Euskarako Talde Elkarreragileetan bideo oso politak grabatu ditugu.

Hona hemen hoietako batzuk!

2.m ipuina 2.taldea.MTS
2.m euri tanta 4.taldea.MTS
2.m 4.taldea.mp4
2.m ipuina 4.taldea.MTS
2.m ipuina 2.taldea.MPG
2.m han zeuden 1.taldea.MTS
2.m jolasa 1-2 taldeak.mp4
2. m 1-2 taldeak.mp4
2.m ipuina 1.taldea.MTS

GASTEIZKO ARTE-EDERREN MUSEORA TXANGOA

Arte Ederren Museoa.mp4

GASTEIZKO ARTE-EDERREN MUSEOAN TERTULIA ETA TAILERRA

Ekainaren 14an Gasteizko Arte-Ederren Museora joan ginen 2. mailako ikasleak, irakasleak eta gurasoak.

Bertan, Oihanaren laguntzaz Museoa ezagutu genuen eta Antonio Ortiz Echag├╝e-ren "Kutxa gorria" artelanari buruzko tertulia burutu genuen.

Bukatzeko, artisten amantalak jantzi genituen eta bakoitzak bere artelana margotu zuen, paleta eta pintzelak hartuta.

Oso goiz polita izan zen.

Eskerrik-asko Oihana eta bertan partehartu zenuten familiei!!!



OLARIZUKO BARATZEETAN IBIILBIDEA

Ekainaren 12an Olarizuko baratzeak bisitatzera joan ginen. Hemen dituzue bertan ateratako argazki batzuk.

GURE PARTXISA ERAIKITZEN!

mayo, 2018.mp4

ARABA EZAGUTUZ

Gaur goizean Barraskilo eta Perretxin-en bisita jaso dugu eskolan.

Beraiekin batera, Arabako altxor ezkutuak deskubritu eta plastilinarekin gure barraskiloa egin dugu.

Altxor ezkutuen mapa ere oparitu digute.

ZAINDU ARABA!!!


20180529_095507.mp4

MIKEL ABELTZAINARI BISITA

Gaur, maiatzak 10, Gilarte herriko Mikel abeltzainari bisita egin diogu. Berarekin animalia pila bat ikusi eta hauei buruzko gauza asko ikasi ditugu. Behiak, idiak, zezenak, ardiak, ahuntzak,... eta barrazkiloren bat ere ikusi dugu!

Hamaiketakoa bertan jan eta autobusez eskolara bueltatu gara.

Primeran pasa dugu!

ARAZORIK NAHI EZ BADUZU, GARBI ZAITEZ

Leire erizainak higieneak eta garbitasunak gure osasunean daukan garrantziaz hitzegin zigun eta eskuak, sudurra, belarriak eta hortzak nola garbitzen diren erakutsi zigun.

LIBURUTEGIRA BISITA

Martxoan Lakuako Gizarte Etxeko Liburutegira joan ginen.

Bertan, liburutegia ezagutu genuen. Hona hemen argazki batzuk!