ROBOTIKA DBHn

Web-orrialde honetan DBHn robotika lantzeko material didaktikoak daude. Bi atal hauek ditu:

  • Robotika-hastapena: DBHko 2. mailan lantzeko. Ikasleek robot mugikor bat programatzen ikasiko dute Scratch-en oinarritutako programazio-lengoaia batekin. Horregatik, komeni da ikasleek Scratch lantzea unitate didaktiko honekin hasi aurretik; adibidez, DBHko 1. mailan.
  • Robotika aurreratua: Aurreko atala egin duten ikasleek atal honekin jarraitu ahal izango dute. Bertan ikasiko dute Arduino sistemak programatzen eta 3D inprimagailuak erabiltzen. Atal hau egokia da DBHko 3. eta 4. mailetarako.