Diseinuak leku estrategikoa dauka gure gizartean. Gaur egun, diseinatzaileek aktiboki parte hartzen dute mota guztietako zerbitzu eta produktuetan, bai kontzepzio fasean, bai garapenean. Diseinatzaileek egiten duten lana funtsezkoa da berrikuntza-prozesuetan, izan ere, balio sozial eta ingurumenekoak txertatzea ahalbidetzen du, eta gure ingurura kalitate kultural eta estetikoa eransten dio.
Horregatik guztiagatik, diseinatzailea izateak prestakuntza osoa eskatzen du: teknika menperatzeaz gain, jarduneko testuingurua interpretatzen jakitea eta jarduera profesionala gauzatzerakoan erantzukizun sortzaile eta zuzendaritzakoak hartzea ere bai.
Publizitate Grafikoko zikloan gure ikasleei komunikazio grafikoaren alorrean profesional gisa trebatzeko beharrezko tresnak eskaintzen dizkiegu, gizarte aldakorrean eragile aktibo bihurtuko diren diseinatzaile izan daitezen.