Atal honetan zuen laguntza behar dugu hazten joateko. Zuen ekarpenekin eraikiko da. Albun bakoitzari igo ahal dituzue egokiak ikusten dituzuen irudiak eta bakoitzari dagokion iruzkina, komenigarria ikusten baduzue. Irudiak igotzeko gure helbidea duzu eskura, www.hondalanmendi@gmail.com. Baita igo dezakezu “zure argazkiak igo” estekaren bidez. Egingo duzunean gogoratu zu zeu zarela egilearen eskubideak, intimitatea eta norberaren ohorea errespetatzeko erantzule. Gogoratu helburua kulturala eta etnografikoa dela. Argazkiren bat salatu nahi baduzu, argazkia kentzeko eskaria egin hondalanmendi@gmail.com dezakezu gure helbidera idazkia bidaliz www.hondalanmendi@gmail.com.
Jakin behar duzu irudien kalitatea altua dela, nahiz jatorrizko irudiak ez izan. Hau ez da ohizkoa beste sare sozialetan argazkiak partekatzen dituzunean. Hau ona da, batez ere zoom egiteko unean. Argazkiak deskargatu ahal dituzu, baina ezin dira erabili era komertzialean, ezta aldaketak egin.
Argazkiak bi arlotan banatu dira: ohiturak eta pertsonak, alde batetik, eta eraikuntzak eta lekuak, bestetik. Arlo bakoitzean beste sailkapen espezifikoagoak eta sailkapen bakoitzean albun bat edo batzuk aurki ditzakezu, hauek ere ataletan banan daitezekeenak. Irudi bat egon daiteke zenbait ataletan batera. Antolatze-mota hau malgua da. Zuk proposa dezakezu beste arlo berri eta bertan nahi dituzun irudiak eta iruzkinak argitaratu, beti ere gure herriaren izaera argitzen badute edo ekintza aipagarriak adierazten badituzte, bai kulturan, kirolan, artean… herrian bertan egin badira edo Mendigorrirekin zerikusia duten pertsonek egin badituzte.
Utziguzu zure iruzkina: