Figarol-Gabarderal

FIGAROL – GABARDERAL

Iragarpenek aurreratutako ibil-giro onarekin, apirilak 11an, osteguna, 46 ibiltarik Figarol herrian baino aurrerago hasi eta Erronkariarren abelbidetik barrena, abandonatuta dagoen Peña herrixkatik igaro ondoren, Gabarderalgo herrian bukatu zuten ibilaldia.

Ibilbidea eta denborak:

NA-5390 errepidean barrena, Figarol baino aurrerago dagoen La Saga etxadia (410 m), San Isidroren Ermitaren parean (420 m; 3 km; 0:35 h), Valdearras parajea (465 m; 5,7 km; 1:05 h), Zaraitzutarren eta Erronkariarren abelbideak banatzen diren lekua (545 m; 8,1 km; 1:30 h), Lepoa (810 m; 11,8 km; 2:30), Peña herrixka (810 m; 14,5 km; 3:30 h), Torre de la Peña etxaldea (510 m; 20 km; 4:40 h) eta Gabarderalgo herrixka (430 m; 23 km; 5:10 h).

Desnibel metatua: igoeratan: 615 m; jaitsieratan: 600 m.

Mapa

Mapa

Profila

Estekak/Enlaces