PARTEHARTZE ORDENANTZAK

Herritarren partaidetza arautzeko ordenantza sortzeko parte hartze prozesua

Herritarren parte-hartzea arautzeko ordenantza egiteko prozesua, parte-hartze bidez

Datozen asteetan jarriko da abian herritarren parte-hartzea arautzeko ordenantza egiteko prozesua. Bi arrazoi nagusi izan dira parte-hartzeko prozesu hau martxan jartzeko. Alde batetik, udal-gobernuan dagoen taldeak hauteskunde-programan agindutakoa betetzea; eta, bestetik, Getariako herritarrek, aurrerantzean, parte-hartzea gauzatzeko tresna egonkor bat izatea. Hau da, etorkizunean abian jarriko diren prozesuetarako bermeak eta gutxieneko baldintzak zehaztu nahi dira, adostasunez eta kontsentsuz.

Parte-hartzeko prozesu honen bidez, irizpide argiak jartzea da asmoa, lausotasunak eta zehaztasun faltak eragin ditzakeen arazoei aurrea hartzeko, eta herritarren parte-hartzea ahalik ondoen bideratzeko. Eta horretarako, hain zuzen, udal-ordenantza bat sortzea izan daiteke konponbidea, ahalik eta herritar gehienen oniritzia izango duen udal-ordenantza egitea.

Beraz, prozesu honen helburua argia da: Getariako errealitatera ondoen egokituko den ordenantza sortzea, eta, noski, ordenantza hori herritarrekin batera egitea, herritarren elkarlanean.

Horretarako, bi saio ireki antolatu dira. Lehenengo saioa maiatzaren 22an izango da, eta, bertan, prozesuaren nondik norakoak azaltzeaz batera, lanketa honen lehen urratsak egingo dira. Bigarren saioa, berriz, ekainaren 19an izango da; hain zuzen, bigarren bilera horretan finkatuko dira aurrerantzean herritarren parte-hartzea arautuko duten irizpide eta ildo nagusiak.

Getaria_PH_ordenantza-definizio-fitxa.docx

Partehartze prozesuaren definizio fitxa.