Towards Multilingualism, Living Together and

New Methodologies

SEPIEri esker, Erasmus + beka aukera paregabea da gure ikastetxeko hainbat arlo indartzeko. Kasu honetan, hizkuntzen jabetze-prozesua hobetu, metodologia berriak deskubritu eta elkarbizitzako arazoak konpontzeko tresna berriak eskuratu nahi ditugu. Horretarako, hemen azpian agertzen diren hirietako ikastetxeetara joango gara.

Euskal Herrian 12 ikastetxek lortu dute beka hau, eta gure kasuan, 9.291 euro jaso ditugu.

Dublin (Irlanda)

Hizkuntzetako irakasle bat Dublineko Trinity Collegen egon da uztailaren 8tik 19ra arte ikasketa kooperatiboko teknika berriak ezagutzeko eta kultura eta literatuta anglosaxoia irakasteko.

www.trinitycollege.com


Joensuu (Finlandia)

Hizkuntzetako irakasle bi Joensuuko ikastetxe bira joango dira urriaren 21etik 25era arte metodologia berriak ezagutzeko, batez ere atzerriko hizkuntzak irakasteko metodo berriak ezagutzeko.

www.joensuu.fi


Hobro (Danimarka)

Heziketa fisikoko eta hizkuntzetako irakasle bi udaberrian Hobroko ikastexe batera joango dira metodologia berriak ezagutzeko eta elkarbizitza sustatzeko dinamikak bereganatzeko.

www.hobrosondeskole.dk