Pasahitzen kudeatzailea

Bitwarden_euskera.mp4

Pasahitzen kudeatzaileak

Erabiltzaileak, pasahitzak eta Interneteko zerbitzuetarako sarbide-datuak kudeatzeko aplikazioak dira.

Hauekin ez ditugu ainbat pasahitza gogoratu behar, kudeatzailean gordeta ditugun datu guztiei sarbidea emango dien pasahitza nagusia bakarrik gogoratu beharko dugu. Horregatik, garrantzitsua izango da pasahitza nagusia ongi aukeratzea

OSIko (Zibersegurtasuneko Institutu Nazionaleko internautaren Segurtasun Bulegoa) argitalpen honetan, pasahitzei buruz gehiago jakin dezakezu, pasahitz seguru bat nola aukeratu ... nahiz eta kudeatzaileek ere sortzen lagunduko dizuten.

Nola jakin, nire posta-kontuetako bat hackeatu izan den ala ez?

Esteka honetan, Have i Been Pwned zure kontuetako bat hackeatua izan den kontsulta dezakezu. Ildo horretan eskaintzen diren beste zerbitzu batzuk ere baditu, harpidetza egin dezakezu, zure konturen bat zerrenda edo datu base hoietan badaude abisua jaso dezazun

Bitxikeria gisa, beste argitalpen honetan ahulenak zeintzuk diren kontsulta dezakezu.

Zein aplikazioa da onena?

Asko daude, garrantzitsuena aukeratzeko irizpidea argi edukitzea da.

Gure kasuan hauek mantentzen ditugu:

  • Doako bertsioa: erabiltzaile gehienentzat nahikoa bada ere, ia guztiek funtzionaltasunak hobetzen dituzten ordainketa-zerbitzu gehigarriak eskaintzen dituzte
  • multidispositiboa: aplikazioa mugikorrean, ordenagailuan, tabletan,.. izateko aukera
  • Hodeian sinkronizazioa: pasahitz berriak eguneratu edo sortzean, erabiltzen ditugun gainerako gailuetan eskuragarri egoteko.

Bertzeak gehitu ditzakegu:

  • Alojamendu pertsonalizatua: zure pasahitzetako datu-basea non kokatuko den aukeratzeko aukera
  • Integrazioa: erabilera errazteko, beste aplikazio batzuetan integratzeko gaitasuna izatea, aplikazio nagusia ireki beharrik izan gabe
  • Segurtasuna: datuak eskuratzea zailtzen duen biltegiratze-artxiboaren enkriptazio-mota
  • Esportazioa eta inportazioa: segurtasun-kopiak eta datuen berriztapena errazten ditu, baita ere aplikazio bat baino gehiago erabiltzeko aukera.
  • Hatz-markarekin erabiltzea: pasahitzen erabilera azkartu egiten du

De esta forma, desde cualquier dispositivo que utilice, podré guardar, generar o actualizar contraseñas de acceso a los servicios que utilice.

Erabiltzen dituzun zerbitzuetara sartzeko pasahitzak gorde, sortu edo eguneratu ahal izango dituzu, erabilitako edozein gailutatik horrela.

Baldintza hauek betetzen dituzten aplikazioak

Lastpass

Doako bertsioa duen aplikazioa da, kontua sortu eta gero pasahitzak gordetzeko eta enkriptatutako oharrak sortzeko baliogarria.

Pasahitzak gailuan bertan zifratu eta deszifratzen dira eta ez dira inoiz Lastpass-eko zerbitzarietara bidaltzen.

Chrome, Firefox, Safari, Opera eta Internet Explorer estensioak daude.

IOS, Android eta Windows Phoneko app-ak daude baita ere.

Keepass

Kode irekiko eta guztiz doako beste aplikazio ezagunenetako bat da.

Datu-base fitxategia pertsonalizatzeko aukera ematen du.

Interfazearen diseinua bere ahulgunea da, nahikoa delarik hala ere.

Permite acceder desde otro tipo de dispositivos a través de aplicaciones no oficiales, que no por eso dejan de ser seguros.

Beste gailuetatik sartzeko aukera ematen du aplikazio ez-ofizialen bitartez , segurtasuna mantenduz.

Dashlane

Doako bertsioa administratzaile erabilienetakoa da. Pasahitzak gordetzeaz gain, klik bakar batekin berehala sortzen ditu, eguruak diren ala ez ebaluatzeko puntuazio-sistema ere baduelarik.

Merkatu piratan kontuen erabilera monitorizatu dezake.

Bitwarden

Bitwardeko kudeatzaileak ere jakin ezin duten, zifratze oso segurua batekin sortutako giltzarriak, hodeian gordetzen dituen Kode irekiko kudeatzailea da. (Kodea Githuben dago).

Enpresentzako zerbitzua, 1GBko enkriptatutako ostalritza eta bi pausutako segurtasunerako autentikazio aukera ematen duen ordainketa-bertsio bat dauka, baina erabilera pertsonalerako nahikoa da doako bertsioa; publizitaterik gabe, gainera .