D EREDUKO BLOGA



ZEIN GUSTORA UDABERRIKO EGURALDIAZ GOZATZEN!!!

EGURALDI EDERRA EGITEN ZUELA APROBETXATUZ, PATIORA ATERA GARA GURE AZTARNAK UZTERA!

TEMPEREKIN OINAK MARGOTU ETA PAPERETIK PASEOAN IBILI GARA. BEHIN PASEOA EGINDA, BAINERAN SARTU OINAK GARBITZEKO.

EDERKI PASATU DUGU!! BATZUK LAU ALDIZ ERREPIKATU NAHI IZAN DUTE!!

XABIERREN BISITA

GAUR LAGUN BERRI BAT EGIN DUGU.... FAIDA !!! XABIERREN GIDARIA


XABIERREK IKUSMENA GALDU ZUEN ETA HORREZGEROZTIK FAIDAREN LAGUNTZA IZATEN DU EGUNEKO MOMENTU DESBERDINETAN.

IKASI DUGU NOLA LAGUNTZEN DION ESPAZIO EZBERDINETATIK MUGITZEN, EROSKETAK EGITEN, ETXEAN....

ADI ADI ENTZUTEN ETA IKASTEN EGON GARA D EREDUKO LAGUNAK

BIGARREN TAILERRAK MARTXAN DAUDE!!! BUZTINA, ESPERIMENTUAK, BELAR- AURPEGIAK ETA LEPOKOAK!!!

Baratzan landatzeko hazitegiak prestatuko ditugu

Hazitegiak

IRTEERAN LIZARRARA JOAN GARA GOIZA PASATZERA, BEGIRA NOLA DISFRUTATU DUGUN!!!

LIZARRAK ANTZINAKO TREN GELTOKIA IKUSI DUGU

UR GAZIKO PISZINA IKUSI DUGU

HAMAIKETAKO GOXOA JAN DUGU

LLANOSEKO PARKEAN IZUGARRI ONDO PASA DUGU!!!!!!!!

TAILERRETAN PRIMERAN PASA DUGU DENAK ELKARREKIN!

SUKALDE TAILERRAN PIZZA EGIN DUGU! ZEINEN GOXOA!



ITZALEKIN JOLASEAN



IHAUTERIETARAKO TRENA MARGOTZEN HASI GARA ESKULANAK TAILERREAN

PLANETAK EGITEN ZIENTZIA TAILERREAN

GURE ESKOLAN LAN ETA LAN GABILTZA D EREDUA AURRERA ATERATZEKO, ZUEK IKUS DEZAZUEN HONA HEMEN BIDEO LABUR BAT EGITEN DITUGUN EKINTZEKIN.

VID-20180121-WA0027.mp4
Egunkaria aurrematrikulazioa sortzen 2018 SARERAKO 19.02.02



HORRA HOR D EREDUARI BURUZKO EGUNKARITXOA!

HEMEN DUZUE AURTENGO SORTZENEKO JAIAREN KARTELA, MAIATZAK 20AN IZANGO DENA. DENOK GONBIDATUTA ZAUDETE, ETORRI ONGI PASATZERA!!!

AURREMATRIKULA GARAIA HASTEAR DA!

HEMEN DUZUE AURREKO URTEAN ETB2AK EGINDAKO ERREPORTAIA.


GERO ETA HAUR GEHIAGO GARA ESKOLA PUBLIKOAN, ANIMA ZAITEZTE!!!!!!!!!!

VID-20170528-WA0032.mp4

GAUR FORUZAINAK ETORRI DIRA BISITAN.

HASIERAN 3 URTEKOEKIN TRAFIKOA NOLA ZUZENDU AZALDU DIGUTE.

"MARIO OIHANEAN "IPUINA KONTATU DIGU, NON IKASI DUGU NOLA GURUTZATU BEHAR DUGUN . GOGORATU!!BETI BERDEAN!!

FORUZAINEN TXAPELA JANTZI ETA AUTOAREN SIRENAREKIN JOLASTEN IBILI GARA!

4 URTE ETA LHKOEI, SEINALEAK IRAKATSI DIZKIGU ETA ADI-ADI IPUIN POLIT BAT ENTZUN DUGU.


ZEBRABIDEA GURUTZATZEN ERE IRAKATSI DIGU.


BUKATZEKO, KALERA ATERA GINEN TAXAPELAK ETA TXALEKOAK JANZTERA ETA BEREN AUTOAN BUELTATXO BAT EMATERA, ZEIN GUSTURA!

OLENTZERO EGUNEAN GELETAN ATE IREKIAK EGIN GENITUEN ETA DENEN ARTEAN JOLASTUZ EDERTO PASA GENUEN! HAU DA HAU URDURITASUNA!

GABONAK HELTZEAR DAUDE ETA HEMEN DUZUE OLENTZEROREN IPUINTXOA, FAMILIAN IKUSTEKO ETA ELKARREKIN DISFRUTATZEKO!


ZORIONAK ETA URTE BERRI ON DANOI!!!!!!

Euskararen eguna 2017 comarcales.mp4

flashmooba

HAURRAK, GURASOAK, ANAI-ARREBAK, IRAKASLEAK... DENAK BAT!

Dia_Euskera_Baile 2017.mp4

EUSKARAREN EGUNA IRUDIETAN:

tailerrak, dantza, kalejira... egun borobila izan zen, denok izugarri disfrutatu genuen.

EUSKARAREN EGUNEAN ABESTUKO ETA DANTZATUKO DUGUN KANTA

EGITARAUA

euskara egitaraua

19 GURASO LAGUNTZAILE LORTU DITUGU!!!!!

MILESKER

ORAINDIK DENBORA DUZUE, ANIMA ZAITEZTE!!!

EUSKARAREN EGUNA HURBIL DAGOOO!!

GAUR HASI GARA "FLASHMOVE"RAKO PANKARTA PRESTATZEN!!!

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT!!

AUPA D EREDUKO LAGUNAK!!

HAU SORPRESA, GAUR ANTZERKIA DUGU!

PSIKOGELARA SARTU ETA BAT-BATEAN... HAU ANTZEZTOKI POLITA! ETA EZBERDINA GAINERA! ZER KONTATZERA ETORRI OTE DIRA?

LEHENENGO PUXIKEKIN TXAKUR BAT ETA LORE BAT EGIN DIGU.

EZ DA BETIKO ANTZERKIAK BEZALAKOA, EZ. IKASLE ETA IRAKASLEEN PARTEHARTZEA ETA LAGUNTZA BEHAR DUEN ANTZERKIA DA.

ONDOREN, GORPUTZA MUGITZEN IBILI GARA GURE PROTAGONISTAREN ARGIBIDEAK JARRAITUZ.

LINBOAN ERE IBILI GARA ETA KONTURATU GABE HORRELAKO PILOTAK ATERA DITU!

BUKATZEKO, DRAGOIARI DEITZEKO ESAN DIGU ETA HARA NON, ETA HOR AGERTU DA!

PRIMERAKOA IZAN DA!