AHO OSASUNAREN INGURUAN EGOILEEN BEHARRAK BETETZEARI ZUZENDUTAKO PROIEKTUA

Adinekoentzako eta mendekotasuna duten pertsonentzako zentroetako egoiliarren aho-osasunari dagokionez dagoen asistentzia-gabezia betetzeko eratu da HORTZ-ADIN proiektua.

Bizitzako aro guztietan funtsezkoa da aho-osasun ona mantentzea, ez soilik estetikaren eta funtzionalitatearen ikuspegitik, baita oro har osasunari dagokionez ere, hainbat ikerketan egiaztatu baita hark zerikusia duela zenbait gaixotasun sistemikorekin, esaterako diabetesarekin, kardiopatiekin eta infekzio batzuekin.

Gure lurraldeko biztanleria progresiboki zahartzen ari da eta bizi-itxaropena luzatzen, horrek premia eta aukera berriak sorrarazten dituelarik gurean.


Testuinguru horretan, aitzindaria eta berritzailea ez ezik, guztiz beharrezkoa egiten da HORTZ-ADIN proiektua.