Informazio saioetarako hitzordu eskaria

Zentroan egingo diren aurrez aurreko informazio-saioren batean parte hartu nahi baduzu, sar zaitez zure intereseko zikloari edo zikloei dagokien inprimakian. Saioen edukiera 20 pertsonakoa izango da gehienez, eta zentroko segurtasun-protokoloa errespetatuz egingo dira. Saio bakoitzaren edukiera bete ondoren, erreserba-aukera inprimakitik desagertuko da.

Ziklo jakin bati buruzko zalantzarik baduzu, heziketa-ziklo bakoitzaren berariazko kontsulta-inprimakia erabil dezakezu, zikloaren informazio-fitxaren amaieran aurkituko duzuna.

Argi ez baduzu, ikastetxeko orientazio-zerbitzura jo dezakezu, eta hark zure zalantzak argitu ahal izango ditu, bai urrutitik, bai aurrez aurre (kontsulta-inprimakia).