CURRI-DIGI FORMAKUNTZARAKO LAGUNTZAGUNEA

AZKEN BERRIAK

2023/03/06 - 3. Moduluaren irekiera

Martxan dugu dagoeneko formakuntzaren 3. modulua.

2023/02/21 - 3. Moduluaren demoa martxan

BeAtarrei, "Nire ikastaro aktiboak" atalean, 3. modulua nolakoa den ikusteko aukera zabaldu zaie.

2023/01/10 - 2.Modulua "Metodologia eta Ebaluazioa"

Datorren astean, urtarrilaren 16an, 2.moduluarekin hasiko gara. Bi edo hiru asteazken proposatuko ditugu nahi dutenek modulu honek eskatzen dituen atazak elkarrekin egiteko. Bestalde, 1. moduluari amaiera emateko, urtarrilaren 18an arratsaldez, atazen bat amaitu gabe dutenek gurekin batera egiteko aukera izango dute. Galdetegi honen bidez apunta zaitez:

https://forms.gle/o8cHQnLv5QP5mgg79

2022/12/22 - 2.Modulua zabalik dago

Gaur bertan 2. modulua zabaldu dute, arrazoia ez dakit, eskaera asko jasoko zituzten. Gure ikastetxean beheko irudiak hobesten dituen datak mantenduko ditugu, baina inork aurreratzea erabakitzen badu ongi dago noski. 

2022/11/22 - Izen ematea lortu ez dutenek betebeharreko galdetegia - Azaroak 25 baino lehen!!!

Ikastetxeek jasotako mezua:

Eskertuko genizuke zure klaustrokideen artean partekatzea prestatu dugun galdetegia (honako galdetegia). Hartara, arazoak izan dituztenak izen-ematearekin, modu automatizatuan jakinarazi eta konpondu ahal izateko, datorren asteko bukaera aldera. Honako egoeran dauden irakasleek bete beharko lukete galdetegia (Klaustrokideak, Lanpostu Zerrendan daudenak):

 

-          Ez dute Hezigunetik mezurik jaso pasahitzarekin, izena eman badute ere.

-          Matrikula ezin izan dute egin, beste arrazoiren batengatik (bajan egon direlako, berriak direlako…).

-          Beti ere, irakasle bezala LPZtan agertzen direnak.

Eskertuko genizueke, erantzunak, ostirala, azaroak 25a, goizeko 10:00ak baino lehenago, honako galdetegia beteko balute.

 

Oharrak:

Eskatu irakasle horiei, beraien Hezigunean datuak baieztatzeko:

-          Beraien email helbidea ondo dagoela (ñ, komak, tildeak, sinboloak ez daudela) eta erabilgarri dutela. 

-          @irakasle.eus kontua erabiltzea gomendatzen da. Baina bestelako email helbideak ere erabil daitezke, aurreko xehetasunak kontuan hartuta)

2022/11/15 - Arazoen berri emateko helbideak

2022/11/11 - Onartuen konfirmazio mezua

Hezigunen ONARTUTA egoera ikusten ez duten guztiek mezu bat bidali beharko dute bndigitalizazioa@berritzeguneak.eus helbidera honako informazioarekin: Izen-abizenak, NANa, norberaren posta elektronikoa (Hezigunean duena) eta eskola adieraziz (ikastetxearen kodearekin) eta egoeraren azalpen txiki bat.

Prozesua ongi burutu bada irudiko mezua jasoko dugu. SPAM postontzia begiratu badaezpadan.

HEZIGUNEN JARRITA DUGUN HELBIDERA IRITSIKO DEN MEZUA

2022/11/10 - Formakuntza izen emate onarpenak

ONARTUAK izan garen ala ez heziguneko prestakuntza atalean ikusi ahal dugu.
Nire prestakuntza - Hezigunea (euskadi.eus) 

ONARTUEK IKUSIKO DUTENA:

EZ ONARTUEK IKUSIKO DUTENA:

2022/11/02 - Barne komunikatua

Urriaren 28an, atsedenaldian, egindako klaustroan emandako azalpenen laburpena:

https://drive.google.com/file/d/1zA0HGaEacrYXhggcdHug_5xi4ZdniOqo/view?usp=sharing

2022/10/28 - Prestakuntza komunikatu ofiziala

2022ko Urriaren 28an, Amaia Agirre Pinedok, ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak, ikastetxeetara bidalitako komunikatu ofiziala.

https://drive.google.com/file/d/1gT7zRM56UCYg8tkyqp8U_Auip9pjkRZL/view?usp=share_link