NYUMBANI HERRIXKA-EKOHERRIXKA PROIEKTUA
Kenia- Kitui Barrutia
NYUMBANI HERRIXKA-EKOHERRIXKA PROIEKTUA
Kenia- Kitui Barrutia
Edozein gradutako ikasleak. Bertako erakundeak parte hartzaileak 21 urtetik gorakoak izatea, osasuntsu egotea eta lan fisikoak egiteko kapaz izatea eskatzen du.
Plazak:
4
Nyumbani Village, Kitui barrutia, Kituiko konderria, Kenia
Uztaila eta abuztua
Ingelesa
*Poiektuan zehar erabiliko den hizkuntza
Kenian Nyumbani lekuko erakundearekin lankidetza egiten da. Honek, GIBa duten edo gaixotasun honengatik umezurtz geratu diren haurrekin lan egiten du. Proiektua garatzen den gunea, Nyumbani Village ekoherrixka umezurztegi bat da eta 1.000 ume inguru bizi dira bertan. Baita 100 aitona-amona ere. Kitui barrutian dago kokatua, izen bereko konderrian, Kenia hegoaldean (Nairobitik 180km-ra).
Erakundeak 2006tik egiten du lan herritarrek etorkizunean aukera justuak eduki ditzaten eta ingurunearen garapen jasangarriaren alde.
Kolaboraziorako hainbat aukera eskaintzen ditu: hezkuntza formala eta informala, gizarte beharren arreta, osasun arreta, ingurumen ekintzak, produkzio ekintzak eta umezurztegian egonanldia amaitzen duten gazteen ekintzaileta proiektuak, energia sorkuntza, eraikuntza eta haurrentzako ekintza ludikoak. Helburua bolondres bakoitzari bere ikasketekin erlazioa duten eginbeharrak eskaintzea da.
Herrixka bere kabuz sostengatzen eta kudeatzen den komunitatea da. Helburua familia unitate berriak eskaintzea da, umezurtz geratu diren haurrek komunitatearen parte izatea. Haien zaintzaileak aipatutako aiton-amonak dira.
Herrixkak komuniatetaren garapen egokia ahalbidetzen duen azpiegiturak ditu: 6-12 haur eta aiton-amona bizitzeko etxeak, komunitate gune bat, haurtzaindegia, lehen hezkuntzako eskola, bigarren hezkuntzako eskola, eskola politeknikoa, osasun zentroa, polizia administrazio unitatea, gonbidatuentzako etxe bat, jolasguneak, baratze komunitario bat eta bide eta errepide sarea.
Hiru helburu nagusi daude proiektu honen barruan: komunitatearen pobrezia murriztea, komunitate auto-jasangarria izatea eta ingurugiroa errespetatzea.
Zer egingo dugu?
Boluntariotza proiektuaren helburu nagusia bertako pertsonalari laguntza ematea izango da. Horrela, haurrak haurrak inguru sozial, intelektual, akademiko, espiritual eta fisiko egoki baten hazten lagunduko da.
Ekintzak uztaila eta abuztu osoa bere gain hartzen ditu. Horregatik, bertan parte hartuko duten bolondresek bi hilabete egoteko aukera izan behar dute. Data zehatzak aurrerago zehaztuko dira proiektuaren behar konkretuak kontutan hartuta.
Lan egiteko ohiko ordutegia, goizeko 8etatik arratsaldeko 5etara izango da astelehenetik ostiralera. Asteburuak libre izango dira baina herrixkatik irteteko arduradunei kontsultatu beharko zaie.
Beharrezkoa izango da ingelesez ondo hitz egitea. Elkarrizketa pertsonalean ebaluatuko det aspektua izango da.
Azkenik, Nyumbani Village legalki umezurztegia izanik, guztiz galarazia dago erretzea, bolondresen etxean barne.
GIBaren (Giza immunoeskasiaren birusa) ondorioz umezurtz geratu diren haurrak haien aiton-amonekin batera bizi dira Ekoherrixka umezurztegian.
Derrigorrezko ohiko formakuntza egunak. Proiekturako hautatutako taldea, aldezaurretik erakundearekin bilduko da proiektuaren inguruko informazioa jasotzeko. Proiektuaren aurreko hilabeteetarako formakuntza zehatzaren egutegi bat zehaztuko da. Bertan, identifikatutako beharrak landuko dira.
Herrixkak bolondresentzako etxe bat du. Bertan, 16 pertsona bizi daitezke guztira. Bolondres bakoitzak bere logela propio eduki dezake edota beste pertsona batekin partekatu (bi pertsonentzako logelak dira). Gela bakoitzak bainugela propioa dauka baina erosotasun handirik gabe. Eguneko ordu batzuetan zehar, ur korrontea dago norberaren garbitasunerako eta arropa garbitzeko. Elektrizitatea badago baina eguzki-panelen bidez funtzionatzen duenez, eguzkirik ez dagoen egunetan baliteke argindarrik ez egotea. Gertuko herrietara joateko guneko garraiobideak dauden arren, mugatuak dira. Herrixkatik irteteko, arduradunekin koordinatzea beharrezkoa izango da.
Ikasleak proiektuko gunera iristeko garraioaren gestioa eta ordainketa bere gain harzen du.
Baliozko COVID pasaportea edukitzea. Bidaiatu beharreko momentuak Kenian sartzeko beharrezkoak diren test baldintzak betetzea. Bisa ere beharrezkoa da Kenian (50€ko kostua du).