"LA DOLOROSA" OSTATUA. HAUR ETA NERABE ZAURGARRIENTZAKO UDAKO KANPAMENDUA.
Quito, Ecuador
"LA DOLOROSA" OSTATUA. HAUR ETA NERABE ZAURGARRIENTZAKO UDAKO KANPAMENDUA.
Quito, Ecuador
Gizarte-eremuan haurrekin inplikatzeko eta hauen entzun, haiei harrera egin eta taldean lan egiteko gaitasuna duten ikasleak. Graduko 3. mailatik aurrera. Gizarte Hezkuntza graduko ikasleak lehenetsiko dira.
Plazak:
6 - bi plaza Gizarte Hezkuntzako ikasketak burutzen ari diren ikasleentzat gordeko dira.
José Mejía Lequerica kalea 1. -186 eta Misio Geodesikoa. San Antonio De Pichincha Quito - Pichincha Ecuador
6 aste. Uztailetik abuztu erdialdera bitarte.
Gaztelania
*Proiektua burutuko den hizkuntza.
"La Dolorosa" ostatuak arrisku-egoeran dauden haurrak babesten, orientatzen eta prestatzen ditu hauen gizarteratzea lortzeko. Gainera, gurasoak berreskuratzen eta familia berriz integratzen saiatzen da, hezkuntzaren, osasunaren, elikadura-nutrizioaren, orientazioaren, arreta psikologikoaren, aisialdiaren eta trebakuntzaren arloetan integratutako ekintza integralen bidez.
Zer egingo dugu?
Eginkizun nagusia 8 eta 17 urte bitarteko haur eta nerabeentzako Udako Kanpamentu bat antolatzea da, hainbat taldetan egituratuta:
Aterpetxeko haur eta gazteei eguneroko zereginetan laguntzea.
Eskola-laguntza ematea.
Aisia eta kulturako ekintzetan monitore izatea.
Aurretiko prestakuntza. Proiektu-arduradunekin harremanetan jartzea, garatu beharreko jarduerak zehazteko.
Ikastetxearen tutoretzapean eta adopzio-prozesuan daude haur eta gazteak.
Prestakuntza egun komunak eta nahitaezkoak. Proiekturako aukeratutako taldea elkartearekin informazioa partekatzeko bilduko da proiektua hasi aurretik. Proiektuaren aurreko hilabeteetarako berariazko prestakuntza egutegi bat zehaztuko da, identifikatutako beharrak bilduko dituena.
"La Dolorosa" etxeak ostatua eta mantenua eskainiko du. Baliteke gastuentzat laguntza eskatzea.
Ikasleak beregan hartzen du desplazamenduen ordainekta eta kudeaketa.
COVID pasaportea eguneratua izatea. Bidaiatzeko momentuak Ecuadorrera sartzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzea.