Argitalpenak

Giza Eskubideei buruzko Deusto Koadernoak

Institutuak Giza Eskubideei buruzko Deusto Koadernoak saileko hiru zenbaki argitaratu ditu:

Autorea: Filip Reyntjens

Ruandar tutsien kontrako sarraskiari «XX. mendeko azken genozidio» izena eman ohi zaio. Gertakari haren ondoren, ozenki eta argi entzun zen «Inoiz ez gehiago» oihua. 1994ko genozidioa berezia izan da tamaina, arintasun eta jokatzeko moduagatik: milioi erdi pertsona baino gehiago akabatu zituzten ehun egunetan, hiltzaile kopuru handiak parte hartuta eta gehienetan arma errudimentarioak erabilita. Ruandar justiziaren estatistiken arabera, autorearen eta biktimaren arteko harremana krimen egileen kopurua biktimen kopurua halako bi izan zen; hori dela eta esan izan zaio «genozidio popularra».

Saiakera honek tragedia haren nondik norakoak jaso nahi ditu. Lanaren zati handi bat aurrekariei eskaini zaie, aspaldiko aurrekariei eta hurbilagokoei, ezinbestekoak baitira praktikan jarri ziren dinamikak ulertzeko. Analisia ez da genozidioaren amaieran bukatzen, ondorioak ere jorratzen ditu. Izan ere, 1994ko tragedia ez da historia horren amaiera, larri baino larriagoa badirudi ere, etapa bat baino ez da. Oraindik ere puri-purian dago gatazka Laku Handien eskualdean, bereziki Ruandan. Genozidioaren aurreko egiturazko indarkeria berriro ere agerian ikusi daiteke eta etorkizunean indarkeria bortitz bihurtzeko arriskuak bere horretan jarraitzen du.

Autorea: Martha Roxana Vicente Díaz

Narrazio sekuentziak dituen testu baten bidez, autoreak Yomol A’tel enpresa sozialaren esperientzia alternatiboaren berri ematen du. Gaur egun, enpresa Mexiko hegoaldean ekonomia solidarioaren eredu da, kafea ekoizten duten tseltal indigenen familien artean. Lau urtetan zehar egindako ikerketa kritiko, kualitatibo eta diziplina ugarikoaren fruitu da testua eta bat egiten du erakundeak berak Mexikoko ekonomia sozial eta solidarioaren esparruan kokatutako ezagutza sistematizatu eta era kolektiboan eraikitzeko egin duen ahaleginarekin. Subjektuen esperientzia, hausnarketa etikoa eta praktikan gertatzen denaren analisia azpimarraturik, Yomol A’tel-en proposamena ulertzen eta gauzatzen lagundu nahi du lanak, baita egindako bidearen berri eman ere, antzeko beste proposamen batzuek beren analisia aberastu dezaten.

Autorea: Lieselotte Viaene

Liburua gaur egun puri-purian dagoen nazioarteko eztabaidagaietako bati buruzko da, hain zuzen ere, justizia trantsizionalaren esparruan, kultura ugariko gizarteetako kultur aniztasunak eragindako kontzeptuen eta praktiken erronken ingurukoa. Herrialde indigenen eta justizia trantsizionalaren inguruko lan hau Guatemalako ikerketa antropologiko juridiko batean dago oinarrituta eta helburu hau du: indigenen artean justizia, erreparazio, egia bilatze eta adiskidetzearen ARLOKO ulerkuntza eta praktiketan dagoen EZAGUTZA arrakala murriztea, gatazka armatuan zehar (1960-1996) izan ziren giza eskubideen urraketa izugarriei aurre egiteko. Ikerlan honen funtsezko aurkikuntza bat hau da: komunitate indigenetako justizia trantsizionaleko prozesuak dimentsio espiritual sakonetan murgilduta daudela eta dimentsio horrek giza eskubideen onarpen antropozentrikoak arazo bihurtzen dituela. Ikerketak ondorioztatzen du justizia trantsizionalaren ikuspegi hegemonikoak ez diela heldu ontologia moderno nagusiaren kultura/natura, adimen/gorputz, gizaki/ez gizaki, sineste/errealitate banaketak eta horiek zalantzan jartzen dituzten ikuspegi indigenen arteko premiazko erronkei. Liburuaren amaieran gomendio batzuk ageri dira, justizia trantsizionaleko politikak diseinatzen dituztenek kontuan hartu beharko lituzketenak justizia trantsizionaleko esku hartzeak eta mekanismoak prestatu behar dituztenean, bereziki, iraganeko izugarrikerietatik bizirik atera direnei eta komunitate indigenei gertakari horien ondorioei aurre egiten laguntzeko.

Institutuko kideen argitalpenak

Institutuaren kideek azken hilabeteetan egin dituzten argitalpenak izan dira:

Gorka Urrutia Asua:

Eduardo J. Ruiz Vieytez:

  • “Asymmetry and (des)accommodation of minority nations in a complex constitutional framework: Catalonia, the Basque Country and other autonomous regions within the Spanish Kingdom”, European Yearbook of Minority Issues, 16. bol., Brill-Nijhoff, Leiden-Boston, 2019, 125-151 or. ISSN 1570-7865.
  • “Derechos humanos y diversidad cultural: ¿un binomio inestable?”, Cuadernos Electrónicos de Filosofía del Derecho, 39. zk., 2019, 60-78. or. ISSN 1138-9877.
  • “Language contact and legal studies” in JEROEN DARQUENNES, JOSEPH C. SALMONS and WIM VANDENBUSSCHE (arg.), Handbooks of Linguistics and Communication Science, De Gruyter, Berlin-Boston, 731-742 or., 2019. DOI 10.1515/9783110435351-059
  • “Territorial Autonomy and Minority Self-Government in Spain: Catalonia and the Basque Country”, in OLGUN AKBULUT and ELÇIN AKTOPRAK (arg.), Minority Self-Government in Europe and the Middle East. From Theory to Practice, Brill-Nijhoff, Leiden-Boston, 133-153 or., 2019. ISBN 978-90-04-40544-8.“Proceso de paz en Euskadi: balance y perspectivas de futuro”, in LANDA GOROSTIZA, JON eta GARRO CARRERA, ENARA, Euskadi después de la violencia, Euskal Herriko Unibertsitatea, 50-61 or., 2019.

Encarnación La Spina:

Asier Martínez de Bringas

Aitor Ibarrola Armendariz:

  • “Signs of Transmodern Relationships in Richard Rodriguez’s Darling: A Spiritual Autobiography.” in Transmodern Perspectives on Contemporary Literatures in English, edited by Jessica Aliaga-Lavrijsen and J.M. Yebra-Pertusa. London and New York: Routledge, 2019.
  • “Native (Revengeful) Identities On and Off the Reservation in Louise Erdrich’s Four Souls.” In A Critical Gaze from the Old World: Transatlantic Perspectives on American Studies, ed. by Isabel Durán et al. 9. bol., Series Transatlantic Aesthetics and Culture. Bern, Berlin, NY and Oxford: Peter Lang, 2018, 231-250 or.

Felipe Gómez Isa:

Cristina de la Cruz Ayuso: