Argitalpenak

Eskubideei buruzko Deusto Aldizkariaren

Institutuak Eskubideei buruzko Deusto Aldizkariaren hirugarren zenbakia argitaratu du. Aldizkariak erreferentziazko ekarpen zientifiko orijinalak jasotzen ditu, zeharkako erlazioa dutenak arlo hauekin: Zuzenbidea, Filosofia, Soziologia, Antropologia, Zientzia Politikoak, Nazioarteko Harremanak, etab. Ekintza Humanitarioaren eta Giza Eskubideen Urtekaria / Yearbook on Humanitarian Action and Human Rights argitalpenaren jarraipena da aldizkaria. Giza Eskubideen Institutuak argitaratu izan du, 2004tik 2016ra bitartean. Orduan, eduki eta egitura berritzeko prozesua eginda, aldizkariak izena aldatu zuen eta abian jarri zen.

Aldizkariaren helburua da diziplinartekoek hausnartzeko eta partekatzeko gune bat sustatzea, giza eskubideen arloan egindako ikerketak aztertzeko, bai irakasleen esperientzia eta erantzukizun zuzenekoak, bai arlo profesionalean, politikoan, gizarteko mugimenduetan eta antzekoetan sortutakoak.

Honako hauek dira aldizkari honetan argitaratutako artikuluak:

  • Control de fronteras y derechos humanos en el Mediterráneo (Autores: Federico Arcos Ramírez y Eva Díez Peralta).
  • El yihad y el tratamiento de la guerra en el Corán (Autor: Juan Luis de León Azcárate).
  • On identity issues as the starting point for normative conflict analysis (Autor: Ángel Rodríguez Aurrecoechea).
  • La Unión Europea ante la responsabilidad de proteger: una aproximación a través del análisis de sus misiones en el marco de la Política Común de Seguridad y Defensa (Autora: Nuria Hernández-García).
  • Los Derechos Humanos desde la perspectiva del pensamiento posmoderno. Algunos aspectos y consideraciones básicas (Autora: Krystina Wojcik Radkowska).
  • An alternative conceptualization of indigenous rights in Africa under the international human rights law framework. (Autor: Rowadzano P. Makumbe).
  • El "indígena autorizado" y el "indígena desautorizado": categorías paradójicas producidas colateralmente en el discurso de los derechos culturales en Ecuador (Autores: Stephanie León Calle y Ana Karen Poveda-Bustillos).

Institutuko kideen argitalpenak

Institutuaren kideek azken hilabeteetan egin dituzten argitalpenak izan dira:

Cristina de la Cruz Ayuso

Dolores Morondo Taramundi