Bergarako urdinaren fabrikazio prozesua

Kotoiarekin aritzen zirenak “Bergarako urdina” deritzon sortze lanetan 3 taldeetan banatzen ziren: hariarekin lanean zihardutenak, oihala sortzen zutenak eta oihalari kolorea ematen ziotenak. 3 eginkizun hauetatik lehenengo biak emakumeen eskutan zeuden.

Irundegia: haria egiten

Irutea XX. mendean, 40ko hamarkadan eman zen eta 16 fabriketatik 3tan soilik egiten zen lan hau. Haria lortzearen prozesua oso lan nekeza zen makinaria eta esku lan asko behar baitzen kotoiak garbitu eta tiretan bihurtzeko.

Haria egiteko lehen urratsa garbitzea zen -kotoiaren kasuan, gehien bat, lurra eta lastoa kentzeko-; bigarren urratsa, berriz, malutak garbitzea eta irekitzea, horrela, -behin malutak irekita eta sakabanatuta zeudela-, hirugarren urratsa zetorren, karda prozesua. Makina horretan gainerako partikula arraroak garbitu eta zuntz zinta bat eratzen zen. Lortutako kotoi tirak emakumeek bidoietan jartzen zituzten eta euren eskuekin kotoia tiratzen-tiratzen hari bihurtzen zuten, harilean jasoaz. Hurrengo urratsa -zuntzak tenkatu, nahastu eta paraleloan jartzeko prozesua- aitzinean eskuz egiten zuten, gaur egun makina badago ere.

Kotoiaren industriak iraultza itzela izan zuen Britainia Handian irundegi mekanikoen agerpenagatik: spinning jenny deiturikoa, James Hargreavesek 1764an asmatua, Richard Arkwrightek 1769an asmatutako arrabol-makina edo Samuel Cromptonek 1779an garatutako "mula".

Spinning jennyak, aldi berean, hari batzuk haritzeko aukera ematen zuen, eta arrabol-makinak, hariak luzatzeko sistema bat zuen. Spinning Jennyk eskuz funtzionatzen zuen, urte batzuk geroago asmatutako Mule Jennyk ez bezala, energia hidraulikoarekin funtzionatzen zuena."Mula" n, ardatzak bastidore mugikor batean zeuden jarrita, arrabolekin egindako irunaren tentsioa murrizteko, eta, horri esker, hari finagoak sor zitezkeen.

1760ko Ingalaterran, artile, lihoa eta kotoi irunak artisau-industria izaten jarraitzen zuen, non zuntzak eskuz kardatu egiten ziren eta goruarekin irundu. Ehungintzak bere merkatuak hedatu eta makina azkarragoak hartu zituen heinean, hari-hornidurak urriak egin ziren, bereziki, anezka asmatu ondoren ehungintzaren abiadura bikoiztea lortu baitzuen.

Gaur egun, prozesu horiek zaharkituta dauden arren, oraindik badira funtzionatzen duten "mula" gutxi batzuk, eta kotoi-irundegiaren printzipio orokorrak nahiko antzekoak izaten jarraitzen dira, eta irekitze-, kardatze-, orrazte-, luzatze-, bihurritze- eta irute- prozesuak ere barne hartzen dituzte.

10A Kotoia kardatzea, Migel Altuna Lanbide Heziketaren ehungintza atala, 1945

Bergarako Udal Artxiboa , Toribio Jauregi fondoa. Egilea: Toribio Jauregi, R151025

11A 1866.urtea: kotoia kardatzeko makina

Terrassako Oihalgintza Museoa

Ehundegia: oihala egiten

Egindako lana ehundegira pasatzen zen haria oihal bihurtu arte. Oihala lortzeko erabiltzen zen haria, zeharkako haria edo luzerako haria zen -hauek 50 metroko harilean jasoaz- eta behar zen makinariak leku asko behar zuen.

Garai honetan mahoizko tela lortzeko 2 hariz osatutako haria erabiltzen zen, biak batera landuz.

XX. mendeko 60. hamarkadan emakumeek egiten zuten lana izugarria zen, azkar eta abilezia osoz egin behar baitzuten. Dena ondo joan zedin, esku lanaren ardura eta makinena emakumearen gain zegoen, erne egon behar zuten hariren bat eten edo puskatzen bazen, birbobinaketa gelditu eta muturrak berriz ere batu behar bazituzten, edo karrete baten haria bukatzen bazen, karrete berria hariari erantsi behar bazioten, lana geratu gabe.

60. hamarkada arte ehundegi guztiak emakumeek eramaten zituzten. Emakume ehulea zen makinaren funtzionamendua kontrolatzen zuena eta hariaren haustura gertatzen zenean arazoa konpontzeko esku lana bere eskuetan zegoen. Gaur egun “Nudo de tejedora” deritzon metodoa erabiltzen zuten.

Makinatik irteten zen tela, enroilatzen joaten zen eta emakume ehuleak ondo begiratu behar zuen ea telak haririk edo fibrarik zuen, tela ireki, ondo begiratu eta berriro tolesteari eginez. Lan guzti honen ondoren, langile batek sorbaldan eramaten zuen neurtze tokira.

12A Anezka

Bergarako Udal Artxiboa

13A Kanilera, Migel Altuna Lanbide Heziketaren ehungintza atala, 1945

Bergarako Udal Artxiboa, Toribio Jauregi fondoa. Egilea: Toribio Jauregi, R150991

14A Urdidora, Migel Altuna Lanbide Heziketaren ehungintza atala, 1945

Bergarako Udal Artxiboa, Toribio Jauregi fondoa. Egilea: Toribio Jauregi, R151029

15A Ehungailua, Migel Altuna Lanbide Heziketaren ehungintza atala, 1945

Bergarako Udal Artxiboa, Toribio Jauregi fondoa. Egilea: Toribio Jauregi, R150988

Tindategia: Oihala tindatzea

Oihalak oraindik kotoiaren berezko artile kolore horia zeukan, eta handik tindategira pasatzen zen, bertan kolore urdin ilun edo "Bergarako urdin" bereizgarri horrekin tindatzeko. Prozesu horren lehen pausoa harien kola kentzea zen, horrela, oihalaren gainazala garbi geratzen zen eta tindua ondo xurgatzen zen. Horrez gain, zuriketaren bidez, zuntzen ezpurutasunak ezabatzen ziren. Zuntzak zuritzeko, sosa kaustiko eta sosa fosfato disoluzio bainu batetik pasatzen ziren, gero bi arrabola tartetik pasa eta ura ateratzeko.

Oihalak tindatzeko, lehenbizi, bobinetatik askatu eta tinduz betetako hainbat upeletatik pasatzen ziren. Jarraian, kolore finkatzailez betetako beste upel batzuetatik pasatzen ziren, batez ere burdina fosfatoz eta kaparosaz beteak, bi sustantzia horiek erreakzio kimikoak eragiten zituzten oihaleko zuntzetan, eta ondorioz oso kolore iluna hartzen zuten. Azkenik, oihalak bi arrabola (fular izenekoak) tartetik pasatzen ziren, konprimituz, kolorea oihalean “sartu" zedin.

Prozesu hori oso neketsua zen, esaterako, oihalak bederatzi aldiz pasa zitezkeen kolore finkatzailez betetako upeletatik. Upel bakoitzean pertsona bat aritzen zen lanean, eta prozesu osoari garapena esaten zitzaion. Hori guztia erabat aldatu zen 1960tik aurrera, oihalak tindatzeko makina jarraituak ezartzen hasi zirenean.

XIX. mende bukaera arte erabiltzen zen tindua indigoa zen, lehen aipaturikoa. 1880an Bayerrek sintetizatzea lortu zuen, eta 1897tik aurrera era industrialean ekoizten hasi ziren. Handik aurrera, hidron urdinak, beste tindu sintetiko batek, ordezkatu zuen indigoa - gaur egun oraindik erabiltzen dena-.

Prozesu horretatik, “hotzean lehortzera” pasatzen ziren oihalak. Lan hori lehortegietan egiten zen -12 metro eta gehiagoko eraikinak ziren eta egurrezko saretak zituzten fatxada guztian-. Lehortegiak, lantegiaren gainontzeko eraikinen artean garbi nabarmentzen ziren, eta bertan oihalak erabat zabalduta izaten zituzten, askotan berrogeita hamar metro ingurukoak izaten zirenak. Oihalak eskuz zabaldu eta zintzilikatzen zituzten langileek, gehienetan lanegunaren bukaeran. Oihalak luzeegiak baziren, sabaitik zintzilikatu eta lurrera iritsi baino lehen kiribil bat egiten zitzaien eta gorantz zintzilikatzen ziren. Oihalak aire librean erabat lehortu arte uzten ziren lehortegietan -udan, nahiko zen egun batekin, neguan, berriz, hiru egun edo gehiago behar izaten zuten-.

Azkenik, aprestu edo akabera estaldura bat ematen zitzaion oihalari, ukitzean leunagoa izan zedin. Horretarako, patata almidoizko bainu jarrai batetik pasatzen zen. Ondoren, lehortu eta lisatzeko, oihala ur lurrinez berotutako zilindro handi batetik pasatzen zen.

Amaitzeko, emakumezko langile batek piezaren luzera neurtzen zuen. Horretarako, paretean metro bateko distantziara zeuden bi gakoetan esekitzen zituen oihal izurrak, eta bukaeran izur kopurua kontatzen zuen oihalak zenbat metro zituen jakiteko. Oihalak eskuz mozten zituzten, guraizeekin.

16A

- Movilla, Fernádez y Compañía lantegiko oihalak erakusteko oihal-zatien bilduma , 1931 eta 1964 bitartekoa

Bergarako Udal Artxiboa, Movilla fondoa, 23 C/0098-000

- Manufacturas Fernández S.L. lantegiko oihalak erakusteko oihal-zatien bilduma , 1923 eta 1930 bitartekoa

Bergarako Udal Artxiboa, Movilla fondoa, 23 C/0097

- Movilla, Fernádez y Compañía lantegiko oihalak erakusteko oihal-zatien bilduma , 1931 eta 1964 bitartekoa

Bergarako Udal Artxiboa, Movilla fondoa, 23 C/0105-000

Testigantzak

Ehuna nola egiten zen; anezka Kortabarria Lete, Markos

Ikusi bideoa hemen

Ehuna egindakoan, tindategira Kortabarria Lete, Markos

Ikusi bideoa hemen

Bergara Textileko langileak; prozesuak Agirrezabal Arrese, Elisabet

Ikusi bideoa hemen

Informazio iturriak:

Bergarako Mahoigileak

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak/bergarako-mahoigileak-aurkezpena

Museo de la Ciencia y de la Técnica de Cataluña

https://www.mnactec.cat/educa/context_social.php

Bergarako Udal Artxiboa