Getxolinguae 2019

Eskolatze-hizkuntza eraikitzen: eskolan irakurtzen, idazten, hitz egiten...

Eskolatze-hizkuntzak berariazko trataera didaktikoa behar du, bai eskolatzearen hasierako urratsetan hizkuntzen inguruan hartu beharreko erabaki didaktikoak zehazteko, bai arlo guztietan hizkuntzen trataera integratuan eta integralean sakontzeko. Hizkuntza akademikoa, harremanetako hizkuntza ez bezala, abstraktua, testuingurutik kanpokoa, formala da eta terminologia eta hizkera espezifikoak ditu. Beraz, lanketa integratu eta integrala behar du ikastetxe mailan.

Jardunaldi honek hizkuntzak arlo guztietan duen garrantzia ikusaraztea du helburu eta jakintza-arloak eta hizkuntza elkarrekin uztartzeko moduak aztertuko dira bertan. Horrez gain, praktika onak ezagutu eta aukera izango dute bertaratuek beren gogoetak eta esperientziak partekatzeko.

El lenguaje escolar requiere un tratamiento educativo específico tanto para determinar las decisiones educativas que deben tomarse en las etapas iniciales de la escolarización, como para profundizar en el tratamiento integrado e integral de las lenguas en todas las áreas y materias del currículo. El lenguaje académico, a diferencia de la lengua en las relaciones interpersonales, es abstracto, fuera de contexto y formal, con una terminología y lenguaje específicos y necesita, por lo tanto, ser trabajado de una manera integrada e integral.

Esta jornada se centrará en la importancia de la lengua en todas las áreas del currículo. Asimismo, los/las asistentes tendrán la oportunidad de conocer buenas prácticas y compartir sus opiniones y experiencias.

  • Eguna: 2019ko maiatzaren 16a, osteguna
  • Ordutegia: 9:00-14:00
  • Tokia: Bilboko ingeniaritza eskola (II) (Nola heldu)
  • Izena emateko:

https://labur.eus/divyR

  • Fecha: 16 de mayo de 2019, jueves
  • Horario: 9:00-14:00
  • Lugar: Escuela de Ingenieros (II), Bilbao (Ubicación)
  • Inscripción:

https://labur.eus/jKi4N

(*Bigarren atala antolatzen laguntzeko, mesedez, bertan, 'Oharrak' deritzon atalean, adierazi atsedenaldiaren ondoren egongo zaren ala ez)

(*Para una mejor organización de la segunda parte, indica, por favor, en el apartado de 'Notas', si tienes intención de quedarte tras el descanso)

TXIOAK: #Getxolinguae19

Site-aren QR

AURREKO EDIZIOAK