Lan lerroak

Nora goaz

Komunitatearen prestakuntza

  1. Irakasle izateko hasierako prestakuntza diseinatzea, antolatzea, aurrera eramatea eta ondorioak ebaluatzea

  1. Eskola Txikien talde inter-unibertsitarioa sortzea eta irakasleen hasierako prestakuntzari zein espezializazio unibertsitarioari jarraipena ematea irakasleen prestakuntza hobetzeko helburuz.

  2. Irakasleen hasierako prestakuntzan Eskola Txikien errealitatea gaitegian sartzea eta dagokion forma ematea (Masterra, aukera askeko ikasgaia …)

  3. Irakasleen hasierako prestakuntzari lotuta practicum atalaren analisi sakona egitea eta Eskola Txikien errealitateari erantzuteko formak sortzea..

2. Irakasleen etengabeko prestakuntza diseinatzea, antolatzea, aurrera eramatea eta ondorioak ebaluatzea

  1. Irakasle berrientzako formazio mintegia antolatzea ikasturtero Eskola Txikietara datozen maisu maistra berriak formatzeko Lurralde Historiko bakoitzean. .

  2. Esperientzia luzeagoa duten irakasleentzako sakontzeko formazio mintegia antolatzea ikasturtero Eskola Txikietako maisu maistrei zuzenduta eta Lurralde Historiko bakoitzean.

  3. Prest Gara planaren barnean ikastaroak gehitzea Eskola Txikietan ez dauden irakasleen interesak asetu ahal izateko.

  4. Udako Ikastaroan barnean Eskola Txikien inguruko ikastaroa sartzea.

  5. Partekatuz ikasi ekimenaren barneko ekimen zehatzago bat sortzea Eskola Txikien arteko harreman sarea sendotu dadin eta elkarrengandik ikasteko aukerak areagotu daitezen.

3. Zuzendaritza taldeentzako hasierako eta etengabeko prestakuntza diseinatzea, antolatzea, aurrera eramatea eta ondorioak ebaluatzea

  1. Eskola Txikietako Zuzendaritza talde berrientzako hasierako formazio saioa antolatzea

  2. Eskola Txikietako Zuzendarien mintegiak egitea gutxienez, 3 Lurraldeetan.

  3. Eskola Txikien ildo nagusiak markatzeko eta etorkizuneko helburu proposamenak konkretatzeko Talde Eragilea eratzea

4.Familien eta hezkuntza komunitatearen prestakuntza diseinatzea, antolatzea, aurrera eramatea eta ondorioak ebaluatzea

  1. Arabako zein Bizkaiko Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundeak eratzea eta Gipuzkoakoarekin batera lan ildo bateratuak adostea.

  2. Eskola Txikietako Gurasoentzat formazio saio bateratuak antolatzea Eskola Txikien errealitateaz jabetzeko eta bultzatzen diren ekimen nagusiak ulertzeko.