2021

Martxoa

Joan den azaroan Carme Timonedarekin emozioen gaia landu genuen Bailarako Zuzendarien Bilera (BZB) saioan. Gure asmoa da hasitako hausnaketari martxoko bileran jarraipena ematea. Saioa prestatzeko galdetegi baten bidez zuen interesak eta ekarpenak jaso ditugu.


Azaroko hitzaldian, emozioa neurozientziaren ikuspegitik ulertu behar dela azpimarratu genuen, bai eta jarrera desobedituetan eta/edo gatazkak sortzen dituztenetan duen funtsezko rolean ere.


Emozioetarako heztea ikastetxeko maila eta eragile guztiei dagokien helburua da; izan ere, jarduera horrek eragina du eguneroko bizimoduan, ezartzen diren harremanetan, antolaketan, espazioetan, familiekiko harremanetan...


Lehenengo saio horretan, oro har, emozioaren oinarri neuropsikopedagogikoak, kudeaketa emozionalaren kontzeptua eta esanahia eta komunikazio-eredu positiboak ezartzearen garrantzia ezarri ziren.


Martxoko saio honetan hausnarketa horri jarraipena emango diogu eta alderdi praktikoetan sakontzea da asmoa


Ordutegia

Martxoak 18 (ostegunean)

  • Bileraren ordugia:

    • 9:30-11:30

Lekua

Online

Bideokonferentzian sartzeko esteka:


https://us02web.zoom.us/j/86894379006




Gai Zerrenda

  • Komunikazioa hezkuntza emozionalean ikastetxeetan.

  • Zentroan emozionalki giro positiboa lortzeko oinarriak eta oinarrizko postulatuak.

  • Irakaslearen kudeaketa emozionala eta komunikazio motak.

  • Hezkuntza emozionala eta ongizate pertsonal eta kolektiboa errazten duen komunikazio motaren ezaugarriak.

  • Komunikazio-baliabide nagusiak.


Baliabideak

Saioaren bideo osoa

Bileraren akta