ELKARBIZITZA MINTEGIA

Formazio saioei buruzko informazioa

Urtarrilan eta otsailan, Medicus Mundiren eskutik Online kontrolatzen den gauza ederra ote da maitasuna?” ikerketatik abiatuta diseinatutako bi saio izango ditugu (urtarrilak 13 eta osailak 3). Online garatuko diren saio hauen edukia ondoko dokumentuan ikus dezakezue.


Saio bakoitzean tailer bat garatuko da. Lehena, amodio erromantikoaren lanketarekin lotutakoa; bigarrena, berriz, nerabezaroaren online ohiturarekin lotutakoa.


Hemen, EUSKAL ETA PERUTAR NERABEEN HARREMANEN KUDEAKETA BIRTUALEAN ALDAKETA SUSTATZEKO GIDA eskuratzeko esteka PDF formatoan. Paperean ere eskuragarri izango da Berritzegunean bertan.

Medicus Mundi tailerren egitura.pdf

20-21 ikasturte berezi honetan, ELKARBIZITZA mintegiaren barruan EMOZIOEN kudeaketaren inguruko hiru saio antolatu dira "Bateriak kargatzen: elkarrekin, ongizatearen bila" izenburupean, Carme Timoneda adituaren eskutik (gaztelaniaz), Irailaren 9an, Irailaren 16an, Urriaren 7an. SITEaren atal honetan, saioen grabazioak eta gaiarekin lotutako hainbat baliabide dituzu.


Irakasleriarentzat, orokorrean gaiak duen interesa dela eta, ondo baderitzozu, klaustrokideen artean informazio hau zabal dezakezu.

Helburuak:

  • Prozesu kognitibo eta emozionalen oinarri neurologikoen ezagutzan sakontzea.

  • Jatorri emozionala duten jokaerak bereiztea.

  • Zeharkako komunikazio-teknikak aplikatzea irakaskuntza-jardueran, ikasleen heldutasun emozionala bultzatzeko.

Edukiak:

  • Prozesu kognitibo eta emozionalen oinarri neurologikoa eta funtzionamendua, ikaskuntzaren eta jokabidearen oinarri gisa.

  • Kudeaketa emozionala. Nola eragin heldutasun prozesuan.

  • Ikaskuntza eta heltze emozionala errazteko zeharkako komunikazio-teknikak.

Metodologia:

  • Bideokonferentzia bidezko azalpenak.

  • Kasu praktikoen aplikazioak