LH 3.ZIKLOA

Ongi etorri 2018-2019 ikasturtera

Hirugarren zikloan talde berriak ditugu eta geure burua aurkeztera gatoz!

Udako oporrak bukatu eta ikasturte berriari hasiera eman diogu.

Batzuk gogotsu hasi dira eta beste batzuk gogotsuago. H

orrek pozez eta ilusioz betetzen gaitu irakasleok.

Esan beharra dago, 3.zikloko maisu-maistrak gure ezagutzak transmititzeko irrikitan gaudela eta espero dugu, ikasle zareten aldetik, hori aprobetxatzea zuon jakinduria zabaltzeko; beti ere, ondo pasatuz eta elkarrekin dibertituz.

Eskerrik asko ikasleak,

Hirugarren zikloko irakasleak.

SORGINAK

ZEZENGORRIAK

GIZOTSOAK

ODEI-ORTZI

KIROL EGUNA

Ekainaren 17a

Gaurko egunez, kirol eguna ospatu dugu eskolan. Eguraldiak lagunduta goiz ederra pasatu dugu jolasean. Hainbat kirol ezberdin probatu ditugu: zelai errea, beisbol-a, dantza, korrika... Ederto pasatu dugu! . Hemen dituzue egun honetako zenbait une.


OSASUN JAIA

Pasa den asteazkenean, 5. mailako ikasleok, Gurutze Gorriaren eskutik lehen sorospenen tailerrean aritu ginen. Bertan, anbulantziak barrutik ikusi, norbait zorabiatzean jarraitu beharreko argibideak edota suspertze maniobrak ikasi eta entsaiatu genituen.

Max OK

It has been a pleasure to share this fantastic moments alltogether.

Here you have a video to remember them.

Max OK: Wednesday and Thursday

The weather was cloudy when we got up on Wednesday morning but we were happy to go to Santander to receive our surfing lessons.

When we arrived there, the sea was calmed and there weren't many waves but we really ejoyed our surfing lessons.


After having lunch, we had free time and we did some afternoon activities . In the evening, we played a quiz game between girls and boys.

Today, we visited Magdalena's Palace and we played some games there. This afternoon we will do a project and before having dinner we will dance a little bite as every evening with just dance.

We are sad because the end is coming!

See you soon.

Max OK: Monday and Tuesday

Hi everyone! Six grade students are living in English in Max Ok this week.

We arrived on monday. During the morning we organized bedrooms and we met our Monitors.

Afterwards, we played games and we went for a small trip to see the source of a river!

Them , we had dinner and we played “Who is the best” before going to sleep.

Yesterday, we had breakfast at 9. Then, full of beans we practiced different sports such as kayaking, bolleyball and golf. In the afternoon, we visited Altamira Caves and the beautiful town Santillana Del Mar.


We are having a really good time!!! Best whises from MaxOk! See you soon!

GORLIZEN TROKAKOEKAZ

Apirilaren 10a

5. mailako ikasleok Gorlizera joan gara Trokako lagunekin hondartzaz eta itsasoaz gozatzeko asmoarekin. Olaturik ez denez egon, planak aldatu eta honakoak egin genituen: "pedaletako karts-ak" eta ur-ginkana. Ederto etorri zitzaizkigun aktibitate hauek gure arteko harremanak sendotzeko, bai talde bezala, bai indibidualki. Bakaltzeko hondartza ondoko pinudira joan ginen; batzuk jolasten jarraitzeko eta beste batzuk deskantsatzeko. Giro oso ona euki gendun egun osoan zehar.

ESPERIMENTUAK EGITEN

Apirilaren 2a

Bi aste hauetan, 5. mailako ikasleok natur zientzietako proiektu berriarekin hasi gara! Dentsitatea, masa, bolumena edota flotagarritasuna zer diren ulertzeko, esperimentu ugari egin ditugu. Ikastetxeko laborategian egin ditugu eta primeran pasatu dugu!

BIZKOTXO TAILERRA

Martxoaren 21a,

Aurreko ostiralean martxoak 15, seigarren mailako ikasleok bizkotxo tailerra izan genuen. Horretarako jantokira jaitsi ginen eta bertan taldeak osatu eta lanean jarri ginen. Ondoren, prestaturiko bizkotxoak etxera eraman genituen! Askari ederra eduki genuen!

XVII. BBK BERTSO SARIKETA IKUSTERA JOATEKO GONBIDAPENA

Martxoaren 13a

Mungian XVII. BBK bertso sariketa ospatu da eta seigarren mailako ikasleak bertso munduan murgiltzen hasi direnez, bertara joateko gonbidapena jaso genuen gure bertso maisua, Etxahun Lekueren eskutik. Birritan pentsatu gabe baiezkoa eman genuen eta Torrebillelara gerturatu ginen atzo, bertsolari gazteak ikustera. Gure taldeari 18-24 urte bitarteko bertsolariak jardunean ikustea tokatu zitzaion. Zehazki Uribe Butroe eta Busturialdeko bertsolariak izan ziren taula gainean aritu zirenak . Ordu polita pasatu genuen eta seigarren mailako ikasleek bertsolarien lana gertutik ikusteko aukera izan zuten.


ZIENTZIA MUSEOA

Otsailaren 15a

Donostiako Zientzia museora joan gara eta ederto pasatu dugu!!

Hona hemen egindako esperimentu eta ekintzak biltzen dituen bideo txiki bat

RECIPES

6. mailako ikasleak elikadurarekin lanean ibili dira azken asteotan. Naturako ikasgaian ikusi zenuten bezala, dieta orekatua landu genuen eta egun oso bateko menua sortu genuen. Horrez gain, ingeleseko ikasgaian ere elikadurarekin erlazionaturiko hiztegia ikasi dute ikasleek eta postre gozoen errezetak egiten ikasi dute. Ondo ikasi gainera! Izan ere errezetak idatzi eta martxan jarri nahi izan dituzte! Gero bapo bapo jateko noski!

Motibazio handia erakutsi dute proiektuarekiko eta lan asko egin dutela ikusi da. Lan guzti horrek eman ditu bere fruituak aurkezpen itzelak eskaini baitituzte eta momentu horiek biltzea merezita dute! Elkarlanean ingelesez sukaldatu eta ondo pasatu dutela dirudi eta hemen duzue momentu horien bilduma txiki bat.

6th grade studetns have been working with food in the last weeks. In natural science they learned what a balance diet is, and they have cooked a breakfast, a lunch and a dinner. Moreover, during these weeks in english we have learned vocabulary related to nutrition and our students have created some recipes of deserts. They were really motivated and worked hard, that is why they gave fantastic presentations! Moreover, they wanted to put their recipes in practise and they have enjoyed cooking in english! Here you have some photos and videos of their fantastic job!


2019ko Otsailaren 18 a

GURE MENUAK

Naturako "Dieta orekatua" proiektuaren barruan, 6. mailako ikasleok 4 taldetan banatuta egun baterako dieta (menu) ezberdinak prestatu ditugu. Horretarako, etxetik ekarri ditugu beharrezko lehengaiak eta jantokian prestatu ditugu. Amaitzean, bapo-bapo jan dugu. Ze gozo egon den dena!!!

Eterto pasatu dugu! Hemen gabiltza saltzan!

TABAKO TAILERRA

Atzoko egunez, urtarrilak 7 seigarren mailako ikasleek tabakoaren kontrako tailerra izan zuten. Tailer honen helburuen artean ondorengoak dira:

  • Ikaslegoaren artean tabakoaren kontsumoak dakartzan arriskuei buruzko informazio egoki eta benetakoa ematea.
  • Tabakoaren kontsumoaren aurkako jarrerak bultzatzea.
  • Tabakoaren aldeko gizartearen presioei aurre egiteko trebezia eta gaitasunak bultzatzea nerabeen artean.

Joko desberdinen bidez tabakoak eragiten dituen kalteak ikusi zituzten ikasleek honekin aurretiaz kontzientziatzeko.

TALO TAILERRA

Aurreko astean, abenduaren 20an, lehenengo hiruhilabeteari amaiera emateko, 5. mailako ikasleok talo tailer bat izan genuen. Taloa egiten ikasi genuen eta pila bat talo egin genituen!! Oso gozo geratu zitzaizkigun.

Hurrengo batean etxean egiteko aukera dugu!





MIHILUZEN TXAPELDUNAK!!!

Abenduak 16an, Mungiako Olalde aretoan Mihiluzeren 11. edizioa ospatu zen. Gure kaleetan Euskera bultzatzeko ekitaldia jentez beterik egon zen eta gure 6. mailako ikasleek ere parte hartu zuten. Bentadesetik 4 talde aurkeztu ziren eta zozketa bat egin eta gero, eszenatokira igo zen taldea gorria 1. postuan geratu zen.

Zorionak txapeldunak!!!

Ez ahaztu Euskera zaindu behar dugula egunero erabiliz.

EUSKARAREN ASTEA HIRUGARREN ZIKLOAN

Abenduaren 3 astelehena.

Gaur abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna ospatzen da Euskal Herrian. Gaurko eguna pozez ospatu dugu hirugarren zikloan eta baita aurreko astea ere. Izan ere euskararen astea izan dugu Bentadesen.

Egunotan zehar hainbat ekintza egin ditugu: euskal dantzak, bertsoak, herri kirolak... Gu ere 11 egunetan zehar ahobizi eta belarriprestak izan gara eta euskaraz dantzatu, jolastu, abestu ... eta euskaraz bizi izan gara! Hala ere ez ahaztu, Amets Arzallus bertsolariak dioen bezala 12. eguna izango dela garrantzitsuena!

Hemen utziko dizuegu egunotako momentuxuen bilduma txiki bat!



BENTADESEN PARTEZ EZ DA EZ!

Azaroaren 26 astelehena.

Igande honetan emakumearen indarkeriaren kontrako eguna izan da eta Bentadesen ere egun honi merezi duen garrantzia heman diogu. Modu honetan pasadan ostiralean, Azaroak 23, seigarren mailako ikasleok ondorengo bertsoa prestatu eta abestu genuen! Argi geratu dadila!

Ohiukatu dezagun denok aho batez, emakumeen kontrako indarkerik ez!


azaroak 25 bertsoa.pdf

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALARI BURUZKO TAILERRA

2018ko Azaroak 6,7,8

Azaroaren 6,7,8 an seigarren mailako ikasleek heziketa afektibo - sexualari buruzko tailerra izan dute. Tailer horren helburuak ondorengoak izan dira:

  • Sexualitatea eta bere adierazpenak modu positibo batean ulertzea.
  • Ernaltze organoei buruzko ezagutza erraztea.
  • Norberaren gorputza modu positibo batean onartzen ikastea.
  • Erabakiak hartzen eta arduratsuak izaten ikasteko trebetasunak eskaintzea.
  • Hitz teknikoak erabiltzen ikastea.

Bai ikasleek eta bai monitoreek balorazio positibo bat egin dute . Pozik egon dira elkar eta zalantza asko argitu dituzte bertan.

EUSKARALDIA ANDER ELORTEGIREKIN

2018ko urriak 29

Euskaraldia gero eta hurbilago dugu eta gure ikasleek 16 urte baino gutxiago badituzte ere, euskarari bultzadatxo bat emateko beharrezkoak ditugu . Gaur, seigarren mailako ikasleak Mugire Txokoan izan gara Ander Elrotegirekin solasaldian. Ander, Mungiako euskaraldiko ' lehenengo hamaikako ' ko kidea eta eitb3-ko 3zpa4 saioko aurkezleetako bat da. Bere eskutik euskararen inguruko bizipen ezberdinak entzun ditugu eta gutariko bakoitzak gure hizkuntza aurrera ateratzeko egin dezakeena garrantzitsua dela gogorarazi digu.

Hona hemen bertan ateratako argazki batzuk:





SANTILLANA DEL MAR ZOORA BISITA

2018ko urriak 11

Urriaren 11an Santillana del Marreko zooa bisitatzera joan ginen.

Bidaia luze xamar bat eta gero, merezitako saria izan genuen: 3 taldetan banatuta eta 3 monitoreen azalpenak entzunez, 2 ordu eta erdiko iraupena izan zuen ibilbidea egin genuen

Animalia ezberdinen ezaugarriak entzuten eta ikusten genituen bitartean, ingurumenaz gozatu genuen, beti ere eguraldiaren laguntzaz. Ikasleentzat momenturik dibertigarriena "orangutanen" partea izan zen, gure lagunen mugimendu akrobatikoak ikusiz.

Monitoreek emandako azalpenak egokiak izan ziren eta umeak gogtsu egon ziren. Eguerdian, indarrak berreskuratu eta gero, etxerako buelta lasaia izan genuen.