Ekainaren 12tik 20ra, 2.DBHn ONDO JAN DEZAGUN! proiektua burutu dugu.
ONDO JAN DEZAGUN! proiektua elikaduratik abiatzen da, jateko behar biologikoetatik hasi eta sukaldaritzaren plazeretara iritsi arte. Dieta osasungarria eta orekatua izateko jarraibideak jorratzen ditu. Halaber, ikasleen elikadura-ohiturei buruzko informazioa bildu eta aztertzen da. Azkenik, garaian garaiko produktuak jateak duen garrantzia eta gure baserrietako elikagaiak eskura izateak dituen onurak ere lantzen dira Beasaingo azoka ezagutuz.
Proiektuaren amaierako helburua HIRU hizkuntzatan ERREZETA LIBURU DIGITAL bat egitea da. Aitzaki horrekin, funtsezkoa den zerbaiti buruz hausnartu eta ohituretan eragin nahi da. Horrez gain, ERREZETA BIDEO LEHIAKETA batean parte hartzeko aukera ere ematen da.
Aldamenean, bideo lehiaketako irabazleak. ZORIONAK!!