DBH1eko ikasleek abenduko azken astean egindako disziplinarteko proiektua da.Â
Beasain BHI institutuak Goierri bailarako 11 herri ezberdinetako ikasleak jasotzen ditu; 12 urtekin ikasle horiek beraien herrietako eskolak uzten dituzte Loinazpen nahastu, elkar ezagutu eta elkarrekin ikasten jarraitzeko. Errealitate horren aurrean, ezinbestekoa iruditu zaigu gure ikasle guztiek beraien taldekideen herriak ezagutzea. Era berean, inguruko herrietako eskoletan egun 6. mailan dauden ikasleek ez dute Loinazpe ezagutzen eta datorren kurtsoan datozkien aldaketak sentimendu nahasiak sortzen dizkiete. Hori dela eta, ikastetxe horietan gure eskola aurkeztea premiazkoa da ere. Goierri ezagutuz proiektua bi behar horiei erantzuteko sortu dugu.