Kontziliazio erantzunkidearen diagnostikoa Beasainen

Kontziliazio erantzunkidearen egoerari buruzko diagnostikoa egin da Beasainen.. Hori egiteko, honako hauek erabili dira:

  • Bigarren mailako informazio-iturrietako datuak: Ondorengo erakundeetako estatistikak EUSTAT; UDALMAP; GIPUZKOA.NET: INE; LANBIDE; EUSKO JAURLARITZA

  • Ikerketa Beasainen: Non udalerriko 350 pertsonek/erakundeek hartu baitute parte.

Gurasoak  119E  40G  159T  Herritarrak  82E  80G  162T  Udaleko langileak  14E  4G  18T  20 enplegutik gorako enpresak  7E  4 G 11T  GUZTIRA  222E  128G  350T
  • Udalerriko eragile nabarmenei egindako elkarrizketak:

    • Abiarazteko hasierako saioak eragileekin: Beasaingo Udaleko Giza Baliabideetako burua; Udaltzaingoko burua; Udaleko idazkaria; esku-hartze atala; Gizarte Ongizateko atala; Musika Eskolako zuzendaria; Kultura burua; alderdi politikoen batzordea; Euskara burua.

    • Beasaingo enpresa erreferenteak: CAF, INDAR, GH

    • Emakumeen elkarteak: Asmube, Oriako Lamiak; Tokiko Berdintasun Kontseilua

    • Ikastetxeak: Andramendi Ikastola Zuzendaritza; La Salle Zuzendaritza + Irakasleen klaustroa; Murumendi Zuzendaritza + Eskola-kontseilua; Alkartasuna lizeoa Zuzendaritza + Irakasleen klaustroa; Beasain BIP Zuzendaritza + Etapako arduradunak

    • Beste elkarte batzuk: Goieki: Goierriko Garapen Agentzia + Goierri Valley; Bareak: merkatarien elkartea; BKL Saskibaloia; Mendizale elkartea; Haurtzaka (Dantza taldea)

  • Ekintza-plana eraikitzeko laborategiak. 3 laborategi garatu dira (sektoriala; herritarrak eta merkataritza), Planerako ideiak eta ekarpenak jasotzeko. 40 pertsona inguruk parte hartu dute, eta Planean sartu diren ekarpenak baloratu, lehenetsi eta aurkeztu dituzte.

Beasainen kontziliazio erantzunkideari buruzko diagnostikoa egiteko, bizitza profesionala, familiarra eta pertsonala uztartzeko aukerei/zailtasunei modu esanguratsuagoan eragiten dieten alderdiak aztertu dira.


Herrilab_Beasain_sintesia.pdf