Sekuentzia didaktiko bat da, ipuinaz baliatuz musika hizkuntzaren atal bat lantzen dena, NOTAK.
Secuencia didáctica, donde con la ayuda del cuento trabajamos una parte de la música, las NOTAS.
Barrazkilo jira biran igo zaitez ilargirantz
goian buelta eman eta jetsi zaitez guregana
Emakume oso musikazalea zen, baina arduratuta zegon, bizi den herrian etxebizitzak falta zirelako. Herriko alkatearekin (SOLferino alkatearekin) hitz egin eta gero, PENTAGRAMA-ENEA izeneko etxe bat eraikitzen du, bederatzi solairuko etxebizitza dotorea, baina azkeneko pisuak ezin izan ditu amaitu, hala ere, bukatuta dauden soilaruetan bizitzeko arazorik ez dago. Bera da PENTAGRAMA-ENEA-ko zaindaria.
Izan nahi nuke alkate, pentagramakua ( bis)
SOL izena dut eta bizi naiz
bigarren pisuan ai ai ai (bis)
Herriko alkatea da, etxebizitzako SOLairurik erosoena, politena eta eguzkitsuena nahi zuen, beraz, bigarren pisua aukeratu zuen.
Xalala, xalala, LALAXARO, LALAXARO
Xalala, xalala, LALAXARO, LALAXARO
Bigarren tartean dago luzaro.
Alkatearen aita da LAxaro, LAurogei urterekin saLAmankatik itzuli da, bere semearen alboan bizitzeko, beraz, bigarren tartean biziko da.
Bai MIKEL bai MIKEL badoa
hankeko minez ta errenka
eskerrak bizi den
lehenengo pixuan
igogailurik ez dago ta
Futbolaria zen eta lesio baten ondorioz errenka zebilen. Etxebizitza bila zebilen, baina ezin zuen eskailerak igo, beraz lehenengo pisuan bizi behar zen.
Re pe pe, re pe pe pe (3 aldiz)
REPE naiz ni rokeroa!
Zintzilik nago ni lehenengoko balkoitik
pentagramatik kanpora
eta ez daukat bizi lekurik
baina ala ere bizi, bizi naiz pozik.
Gitar jole oso burugogorra zen. Inork ez zion etxebizitzarik eman nahi, baina berak,oso haserre zegoenez, lehenengo pisuko balkoira salto egin zuen eta bertan trabatuta geratu zen.
Gora Domingo gorringo!
gora Domingo gorringo!
Lurrean dago oso txintxo
"Tirita bat eman mesedez,
ta ez dut negar egingo"
DOminak eta sariak maite zituen, REpe Rockeroa balkoitik zintzilik ikusita beste domina bat lortzeko asmoz, laguntzera joan zen, baina, ez zuen ondo kalkulatu distantzia eta lurrera jausi zen buruan kolpea hartuz. Tirita erraldoi bat eskatu zuen zauria tapatzeko. DOmingo orduan, PENTAGRAMA ENEA-n geratu zen bizitzen etxe aurreko errepidean.
Lehenengo tartean
gorderik dago mamua (bis)
FA FANTASMA barrez ari naiz ni
barrez ari naiz ni
barrez ari naiz ni (bis)
Ilargi beteko gau batez agertu zen FAtaliti FAntasma. Bere gaztelua sute batek erre zuen, eta kale gorrian zegoen. Gaztelu berri bat aurkitu bitartean, lehenengo tartean bizitzeko baimena zuen, hori bai, inor izutu gabe.
Mantso- mantso kantari zetorren lagun berri bat,DOrotea DOrtoka, SOL IKURRAREN aspaldiko laguna. Etxebizitzako hirugarren tartea eskaini zioten, eta honek onartu egin zuen. Ez zioten bakarkako abestirik egin, guztion abestia ez zekiten nola bukatu eta berarekin bukatu zuten.
DO lurrean hor dago
Re abesten jo ta ke
MI errenka alaiki
FA hegan etorri da
SOL gure alkatea
LA aitona maitea
SI sirena jolea
eta bukatzeko DO
PENTAGRAMA-ENEA-ko bizilagun guztien kanta bat sortzea pentsatu zuten, baina izen oso luzeak zituztenez, hau erabaki zuten: Pentagrama- enea-ko bizilagun bakoitzaren izenaren lehenengo hizkiak hartuko zituzten, beraz, Domingo Gorringo DO izango zen, Repe Rockeroa RE, Mikel Minali MI, Fataliti fantasma FA, Solferino alkatea SOL, Laxaro Aitona LA, Simon Sirenajolea SI.