PENTAGRAMA-ENEA

PENTAGRAMA-ENEA

Sekuentzia didaktiko bat da, ipuinaz baliatuz musika hizkuntzaren atal bat lantzen dena, NOTAK.

Secuencia didáctica, donde con la ayuda del cuento trabajamos una parte de la música, las NOTAS.

IPUINA ETA PERTSONAIAK:

SOLEN IKURRA

Emakume oso musikazalea zen, baina arduratuta zegon, bizi den herrian etxebizitzak falta zirelako. Herriko alkatearekin (SOLferino alkatearekin) hitz egin eta gero, PENTAGRAMA-ENEA izeneko etxe bat eraikitzen du, bederatzi solairuko etxebizitza dotorea, baina azkeneko pisuak ezin izan ditu amaitu, hala ere, bukatuta dauden soilaruetan bizitzeko arazorik ez dago. Bera da PENTAGRAMA-ENEA-ko zaindaria.

entzun HEMEN

SOLferino Alkatea

Herriko alkatea da, etxebizitzako SOLairurik erosoena, politena eta eguzkitsuena nahi zuen, beraz, bigarren pisua aukeratu zuen.

entzun HEMEN

LAxaro Aitona

Alkatearen aita da LAxaro, LAurogei urterekin saLAmankatik itzuli da, bere semearen alboan bizitzeko, beraz, bigarren tartean biziko da.

entzun HEMEN

MIkel MInali

Futbolaria zen eta lesio baten ondorioz errenka zebilen. Etxebizitza bila zebilen, baina ezin zuen eskailerak igo, beraz lehenengo pisuan bizi behar zen.

entzun HEMEN

SImon SIrenajolea

SIberiatik etorri da, bertan SIrenajole lanetan ibili da, baina Euskal herrira bueltatu behar izan da lan bila. Etxebizitza bila dabil hau ere, SIrena jo eta jo ibiltzen denez, etxearen erdian kokatuko da, hau da, hirugarren pisuan, denek ondo entzun dezaten.

entzun HEMEN

REpe Rockeroa

Gitar jole oso burugogorra zen. Inork ez zion etxebizitzarik eman nahi, baina berak,oso haserre zegoenez, lehenengo pisuko balkoira salto egin zuen eta bertan trabatuta geratu zen.

entzun HEMEN

DOmingo Gorringo

DOminak eta sariak maite zituen, REpe Rockeroa balkoitik zintzilik ikusita beste domina bat lortzeko asmoz, laguntzera joan zen, baina, ez zuen ondo kalkulatu distantzia eta lurrera jausi zen buruan kolpea hartuz. Tirita erraldoi bat eskatu zuen zauria tapatzeko. DOmingo orduan, PENTAGRAMA ENEA-n geratu zen bizitzen etxe aurreko errepidean.

entzun HEMEN

FAtaliti FAntasma

Ilargi beteko gau batez agertu zen FAtaliti FAntasma. Bere gaztelua sute batek erre zuen, eta kale gorrian zegoen. Gaztelu berri bat aurkitu bitartean, lehenengo tartean bizitzeko baimena zuen, hori bai, inor izutu gabe.

entzun HEMEN

GUZTION ABESTIA (ESKALA)

PENTAGRAMA-ENEA-ko bizilagun guztien kanta bat sortzea pentsatu zuten, baina izen oso luzeak zituztenez, hau erabaki zuten: Pentagrama- enea-ko bizilagun bakoitzaren izenaren lehenengo hizkiak hartuko zituzten, beraz, Domingo Gorringo DO izango zen, Repe Rockeroa RE, Mikel Minali MI, Fataliti fantasma FA, Solferino alkatea SOL, Laxaro Aitona LA, Simon Sirenajolea SI.

DOrotea DOrtoka

mantso- mantso kantari zetorren lagun berri bat,DOrotea DOrtoka, SOL IKURRAREN aspaldiko laguna. Etxebizitzako Hirugarren tartea eskaini zioten, eta honek onartu egin zuen. Ez zioten bakarkako abestirik egin, guztion abestia ez zekiten nola bukatu eta berarekin bukatu zuten.