Aurkezpena

2018-2019 ikasturtea

Garapen ereduarekin bat zatoz?

EA21

GAIA: Biodibertsitatearen zaintzaren alde.

HELBURUA

Ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko gaitasuna eta konpromisoa garatu planetaren eta bizimodueren jasagarritasunaren alde egiteko.

ADIERAZLEAK

    • Ikas-elkarte osoaren partehartzearen ebidentziak daude.
    • Ikasleak ingurumen-arazoen konplexutasuna ulertzen du; badaki planteatzen eta informazio nahikoa dauka.
    • Ikasleak erakusten du bere iritzietan norbanakoak egiten dituen ekintzek ingurumean eragina dutela.
    • Jasangarritasuna lortzeko erantzukizun pertsonalaren alde azaltzen da pertsona hori eta zaintzaren aldeko neurriekin konprometitzen da. (eskola-familia-auzoa eremuetan)

ZER DA EA21 proiektua?

Eskolako Agenda 21 hezkuntza-komunitatearen konpromisoa eta ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko ekintza plana da.

(informazio iturria: http://ea21arrigorriaga.blogspot.com.es/2016/09/zer-da-agenda-21.html)

Hauek dira Eskolako Agenda 21en funtsezko oinarriak:

- Garapen jasangarria: eskolaren ingurumena eta geure bizitza-estiloen sostengarritasunaren alde erabakiak hartzea

- Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzea.

- Tokiko komunitatean parte hartzea.

Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa. Gaia aztertu eta eskolaren eta eskolako ingurune hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian jartzen dira. Era berean, Udalari hiria hobetzen laguntzeko ekintzak proposatzen dira.