AGENDA 21


AGENDA 21

Agenda 21-a, garapen iraunkorraren barnean txertatzen den proiektu global bat da. Gaur egun herrialde garatuetan daukagun eredu sozio-ekonomikoa iraunkorra ez dela ikusita, eredu aldaketa baten beharra ikusi da, gizarte, ekonomia eta ingurumen arloen arteko oreka bat bilatuz. Azken finean, ondorengo belaunaldien etorkizuna bermatu nahi da ekimen honen bidez.

Gure kontsumo ereduak, errekurtsoen agortzea eta sortzen diren hondakinen kudeaketa arazoez gain, gizarte arazo oso larriak eragiten ditu. Batzuen gehiegikeriak, Lurreko beste bazter askotan pobrezia eta azpigarapena besterik ez du eragiten, eredu honek ez baitu denontzat ematen. Munduko biztanle guztiek euskaldunok daukagun kontsumo eredua izango balute ia hiru Lur-planeta beharko lirateke guztion bete beharrak asetzeko. Zure aztarna ekologikoa neurtzeko, bi lotura uzten dizkizugu. Lehenengoa test labur bat da eta bigarrena askoz zehatzagoa den galdetegia. Biekin, zure kontsumo ereduarekin beharrezkoak liratekeen planeta-lur kopurua kalkula dezakezu.

Aztarna ekologikoaren testa

Neurtu zure aztarna


ESKOLA AGENDA 21 (EA21)

Eskola Agenda 21a, herriko eta eskualdeko Agenda 21 ezberdinekin koherentzian egongo den hezkuntza prozesuan txertatutako proiektua da. Proiektu honek, garapen iraunkorraren ideiarekin bat egiten duten helburu, ekintza eta baliabideak barneratu nahi ditu, metodologia parte-hartzailea ardatz duelarik.

Ikasleek ikastetxearen jasangarritasunean eragiten duten aspektu sozial, anbiental zein ekonomikoen ezagutza edukitzea da helburuetako bat. Ezagutza honek, ikastetxeko diagnostikoa egiteko balio behar du, ikastetxean hartutako jarrerek, eskualdeko eta planeta osoko iraunkortasunean eragingo dutela sinetsiz.

Ikaslegoaren parte-hartzea bultzatu nahi da, “ingurumen batzordea” bezalako lan dinamiken bitartez. Batzorde honetan gurasoen presentzia ere garrantzitsua da. Batzorde hau, diagnostikoan agertutako arazoei soluzioa ematen saiatuko da eta baita herriko Agenda 21arekin elkarlanean aritu ere.

Asko dira Agenda 21ean landu daitezkeen gaiak: Biodibertsitatea, energia, ura, produkzio ekologikoa, bidezko merkataritza, mugikortasuna…


Aurten aukeratutako gaia Elikadura zirkularra gaia da eta eskolan, etxean eta herrian gai horren inguruan dauden arazoak aztertuko ditugu . Aztertu eta gero helburu batzuk finkatuko ditugu eta lanean hasiko gara (erosten ikastea, baliabideak ondo erabiltzea, zaborren sorrera murriztea, materialak berrerabiltzea, birziklatzea, zaborrak ondo kudeatzea,…).

Eskola Agenda 21ean landutako gaiak eraginkorrak izan daitezen, ezinbestekoa da gai hauek familietan lantzea eta arlo honetan ikastetxeak dituen helburuak zuenak ere egitea. Lan hori errazteko, hainbat baliabide jartzen ditugu zuen eskura. Noski, zuen ekarpen guztiak ongi etorriak izango dira!

Egin dezagun Mundu hau atseginagoa eta bidezkoagoa denon artean!!

Eskola agenda 21 azaltzeko bideoa


AGENDA 21

La Agenda 21 es un proyecto global integrado dentro de la idea del desarrollo sostenible. El modelo socio-económico actual de los países desarrollados se ha mostrado insostenible y debido a ello, se plantea un cambio de este modelo, basado en el equilibrio entre los aspectos sociales, ambientales y económicos. En definitiva, se trata de tomar las medidas necesarias para que sea posible satisfacer las necesidades presentes, tratando de asegurar que las generaciones posteriores puedan satisfacer las suyas.

Nuestro modelo de consumo, además de suponer un agotamiento irreversible de los recursos naturales y un gran problema en la gestión de los residuos generados, crea graves problemas sociales. Este modelo no es sostenible a nivel mundial, ya que el exceso de algunos, origina pobreza y subdesarrollo en muchos rincones del planeta. Si todos los habitantes de la Tierra tuvieran el nivel de consumo que tenemos los vascos, nos harían falta casi tres planetas para satisfacer nuestras necesidades. En los links de debajo, podéis calcular vuestra huella ecológica, con los que veréis cuántos planetas te harían falta a tí con tus hábitos de consumo.

Test de huella ecológica Calcula tu huella

AGENDA 21 ESCOLAR (EA21)

La Agenda 21 escolar es un proyecto integrado en el proceso educativo, que pretende estar en coherencia con la Agenda 21 Local. El proyecto hace suyos los objetivos y acciones del desarrollo sostenible, basándose en una metodología participativa.

El objetivo principal es que el alumno sea consciente de los aspectos sociales, ambientales y económicos que influyen en la sostenibilidad del centro. Este conocimiento es necesario para hacer un diagnóstico eficaz, que sirva para fortalecer actitudes y hábitos en los alumnos, que contribuyan a la sostenibilidad de la ikastola, de la comarca y por ende, de todo el planeta.

Se pretende impulsar la participación del alumnado mediante dinámicas de trabajo como el “ingurumen batzordea”. Este comité estará compuesto por alumnos, padres y madres y trabajadores de la ikastola. La presencia de los padres y madres en el comité se considera importante para un buen funcionamiento del mismo. Este comité intentará dar solución a los problemas detectados en el diagnóstico e intentará mantener el contacto y la coherencia con la Agenda 21 Local de los diferentes municipios de la comarca.

Son muchos los temas que se pueden tratar en la Agenda 21: Biodiversidad, energía, agua, producción ecológica, comercio justo, movilidad etc. Este año, el tema elegido es la alimentación circular y analizaremos los problemas relacionados con la gestión de éstos, tanto en la ikastola, como en los domicilios o en el municipio. Después de analizar estos problemas, definiremos algunos objetivos y nos pondremos manos a la obra (aprender a comprar, uso correcto de los recursos, reducir la generación de residuos, reutilización de materiales, gestión de los residuos,...).

Es importante que los temas tratados en la Agenda 21 Escolar sean secundados desde las familias y que hagáis vuestros los objetivos de la ikastola. Para ello, tenéis debajo unos links con diversos recursos, para que los veáis con vuestr@s hij@s.

¡Todas vuestras aportaciones serán bienvenidas! ¡Hagamos entre todos este mundo más justo y habitable!.

Eskola agenda 21 azaltzeko bideoa


AURTENGO KONPROMEZUA

Elikadura iraunkorra edo zirkularra

Elikadurari aplikatuta, hau litzateke iraunkortasuna ulertzeko moduetako bat: ingurumena errespetatuz eta zainduz ekoitzi, transformatu eta merkaturatu diren elikagaiak hautatzea.

Etxe barrenean ongi erreparatu behar genioke jakiak biltegiratzeko eta prestatzeko moduari, eta ikasi egin behar genuke elikagaiei eta sortzen diren hondakinei probetxu ateratzen eta horiek berrerabiltzen.

Jarrera eta jokamolde berrietara ohitzea eskatzen du elikadura iraunkorrak. Bide horretan egiten den urrats bakoitza lagungarri izango da elikadura iraunkorraren eredura hurbiltzeko eta, aldi berean, errespetu eta begirune gehiago erakusteko naturari, etorkizuneko belaunaldiei eta jendarte pobretuenei.

Elikagaiak hautatzerakoan

  1. Tokian tokikoa. Gaur egun, munduko hainbat bazterretatik ekarritako salgaiak aurki ditzakegu etxe ondoan, urteko edozein sasoitan, gainera. Honen ondorioz, izugarrizko energia pila xahutu behar izaten da garraioan (barkuak, kamioiak edo hegazkinak), eta jaki pila galantak hondatzen eta alferrik galtzen dira. Beraz, gure saskia iraunkorra izan dadin nahi badugu, tokian tokiko elikagaiak erosteko joera hartu beharko dugu, kalitatez ere hobeak izaten dira eta.


  1. Sasoian sasoikoa eta behar den garaian bildua. Garrantzitsua da, asteko menua prestatzerakoan, zer urte-sasoitan gauden aintzat hartu eta garaiari dagozkion elikagaiak hautatzea. Sasoiko elikagaiak freskoagoak dira, zapore gehiago dute eta luzaroago irauten dute.
  2. Elikagaiei ahalik eta probetxu gehien atera. Fruta azal eta guzti jatea (ongi garbitu ondoren, jakina), arrain txikiak hezur eta guzti janez gero, berriz, hezurdurak duen kaltzioa hartzen da, eta berdurak egosteko erabili den urari ere probetxu ateratzen ahal zaio, beste plater batzuk egiteko erabiliz. Jan gabe geratu diren hondarrek, gutxi izanda ere, beste plater batzuk prestatzeko balio dezakete: zopak, flan gaziak, arrautza beteak, kaneloiak, kroketak, enpanadillak...


  1. Landare-proteina gehiago. Klima-aldaketaren gaia aztertzen duten adituek azpimarratu izan dutenez, animalia-jatorriko elikagaiak ekoizteak kalte nabarmena egiten dio ingurumenari. Eguneroko menuan animalia-jatorriko proteina gutxiago jan beharko genituzke, eta landare-jatorrikoak hartu, kalitatezkoak betiere. Hori lortzeko, laboreak, fruitu lehorrak eta lekaleak konbinatzea da gakoa.


  1. Biltegian tokia egin behar zaie... Artisau-produktu kalitatezkoei, jatorri izendapena dutenei, ekoizpen integratu eta ekologiko bidez egindakoei. Aintzat hartzekoak dira, halaber, Bidezko Merkataritzako produktuak, herrialderik pobretuenetatik inportatuak; horien bidez, tratu bidezkoagoa ematen zaie tokiko ekoizleei.

Gure saskia iraunkorra izan dadin nahi badugu, tokian-tokiko elikagaiak erosteko joera hartu behar dugu

Biltegiratzerakoan eta prestatzerakoan

  1. Egoki desizoztu. Ur-txorrotaren azpian jarrita desizoztea ez da batere ona; ura alferrik galtzeaz gain, murriztu egiten du produktuaren kalitate gastronomikoa, tenperatura aldaketa bat-bateko eta azkarrak kalte egiten baitie elikagaiaren baldintza organoleptikoei.
  2. Sukaldean aurreztu. Presiozko eltzeak eta eltze azkarrak erabilita, denbora eta energia dezente aurrezten da. Era berean, sukaldea elektrikoa bada, plaken hondar-beroa erabil daiteke jakiei azken beroaldia emateko.
  3. Ura arduraz erabili.
  4. Egoki biltegiratu. Elikagaiak ongi ordenatuta gorde behar dira hozkailuan, izozkailuan edo biltegian, eta egoki txandakatu behar dira, iraungi baino lehen kontsumitzeko eta produktuei etekin guztia ateratzeko.

Hondakinak desagerrarazterakoan:

  1. Jaki-hondarrekin, konposta egin. Fruta-azalak eta barazki- eta berdura-hondarrak, kafe-hondarrak; te-zorroak; paper-zapi erabiliak; kartoi-kaxak (zati txikietan); paperezko poltsak eta platerak; ogi, pizza, pasta eta arroz egosiaren hondarrak; galletak; laboreak; fruitu lehorren oskolak (intxaurrenak izan ezik); gazta lizunduak; izozki urtuak...


  1. Sukaldeko olioa, latako elikagaiena... birziklatu.
  2. Zaborra birziklatu. Ohitura hartu behar da zaborra gaika bereizteko: organikoa alde batetik, papera eta kartoia bestetik, beira ere bai eta, azkenik, gainerako ontziak (plastikozkoak, latak, brickak).


AURTENGO KONPROMEZUA

Alimentación sostenible o circular

Aplicado a la alimentación, esta sería una manera de entender la sostenibilidad: elegir alimentos que se han producido, transformado y comercializado cuidando y respetando el medio ambiente.

En los hogares deberíamos observar la manera de almacenar y preparar los alimentos, y deberíamos aprender a aprovechar y a reutilizar los alimentos y los residuos que producimos.

La alimentación sostenible pide acostumbrarnos a nuevas actitudes y conductas. Cada paso que se realiza en esta dirección nos ayuda a acercarnos al modelo de alimentación sostenible y, al mismo tiempo, a mostrar respeto y consideración con la naturaleza, las generaciones futuras y las poblaciones desfavorecidas.

La elección de alimentos

A la hora de elegir los alimentos

1. Km 0. Hoy en día, podemos encontrar innumerables alimentos del otro lado del planeta, en cualquier comercio y durante todo el año. Para ello, se consume gran cantidad de energía en transporte, ya que estos productos se deben traer en barcos, camiones o aviones, estropeándose toneladas y toneladas de alimento en el camino. Si queremos que nuestra cesta de la compra sea sostenible, deberíamos concienciarnos de la importancia de consumir productos de la tierra, ya que además de ser más saludables y de mejor calidad, contribuiremos al desarrollo económico local.

2. Productos de temporada y recolectados en su momento. Es muy importante tener en cuenta la estación en la que estamos a la hora de preparar nuestro menú diario, para elegir los productos de temporada, ya que además de ser más frescos, tienen más sabor y se mantienen en buenas condiciones durante más tiempo.

3. Sacar todo el provecho posible a los alimentos. Comer la fruta con piel (después de haber limpiado bien la pieza) nos aporta vitaminas extra, comer el pescado de pequeño tamaño con sus espinas nos aporta calcio y también podemos utilizar el agua que hemos empleado para cocer las verduras en la preparación de otros platos, utilizar las sobras de nuestras comidas para hacer croquetas, sopas, canelones, empanadillas, flanes...

4. Más proteína vegetal. Los expertos dedicados al tema del cambio climático han subrayado que el producir y consumir grandes cantidades de proteína de origen animal, perjudica notablemente al Medioambiente. Deberíamos consumir menor cantidad de proteína animal y sustituirla por proteína vegetal de calidad. Para conseguir esto, la clave es combinar de forma adecuada los cereales, frutos secos y legumbres que consumimos.

5. Hay que hacerles sitio en la despensa... a los productos artesanos de calidad, a los que tienen denominación de origen, a los producidos de manera ecológica e integrada. Son también productos a considerar los de Comercio Justo, importados desde los países más desfavorecidos del planeta, ya que de esta manera se les dará un trato más justo a los productores locales.

Almacenamiento y elaboración

  1. Descongelar adecuadamente. Descongelar debajo del grifo no es nada bueno; además de desperdiciar el agua, reduce la calidad gastronómica del alimento, ya que los cambios bruscos y rápidos de temperatura perjudican las condiciones organolépticas del alimento.
  2. Ahorrar en la cocina. Utilizando ollas rápidas y ollas a presión, se ahorra bastante tiempo y energía. Así mismo, si la cocina es eléctrica, se puede utilizar el calor residual para el último calentamiento de los alimentos.
  3. Usa el agua con responsabilidad
  4. Almacena adecuadamente. Los alimentos deben guardarse ordenadamente en el frigorífico o la despensa, y deben dividirse adecuadamente, para consumir los alimentos antes de que caduquen y así sacar el mayor rendimiento a los productos.

Gestión de residuos:


  1. Con los residuos de los alimentos, hacer compost. Las pieles de las frutas y los restos de verduras y hortalizas; los restos de café; los sobres de té e infusiones; pañuelos usados; cajas de cartón (en trozos pequeños); bolsas y platos de papel; los restos de pan, pizza y pasta y arroz cocidos; galletas; cereales; cáscaras de los frutos secos (excepto de las nueces); el moho de los quesos; helados descongelados…
  2. Recicla el aceite de cocinar, de las latas de conservas...
  3. Reciclar la basura. Hay que acostumbrarse a separar la basura de manera selectiva: el orgánico por un lado, el papel y el cartón por otro, el vidrio también y, por último, los demás recipientes (plásticos, latas, bricks…)


BALIABIDEAK /RECURSOS


  • Eta hondakinekin zer egin?

http://www.youtube.com/watch?v=vMYZcgMq9so&feature=related

(Pocoyó-Una solución perfecta -7’:17’’-)


  • Comprar, tirar, comprar

http://www.youtube.com/watch?v=TUALXSZL2ww




  • Birziklatu, berrerabili (Teknopolis, 8:55)

http://teknopolis.elhuyar.org/erreportaiak/birziklatu-berrerabili/


  • Recicla, reutiliza (Teknopolis, 8:55)

http://teknopolis.elhuyar.org/reportajes/recicla-reutiliza/?lang=es