STEAM PROIEKTUA
2021-2022 PROIEKTUA INSTITUTU OSORA ZABALTZEN
"ARTAZA ROMO INSTITUTUA ETORKIZUNERA HURBILTZEN, STEAM PROIEKTUAREN BIDEZ".
Proiektu orokor honen barruan, institutoko DBHko bi ziklok eta Batxilergoak parte hartuko dute, bakoitzak bere bereiztasunak eta curriculuma kontutan izanda eta beti institutoko bizi-kalitateari begira, berrikuntza zientifiko-teknologikoaren bidez. Proiektuak ondorengo hobespenak aurreikusten ditu:
Alde batetik Romo Txikiko jolastokia, jolastoki hezigarri bat izatea lortu nahi da. Ginkana bat sortuz (gorputzak mugitzeko), mahai joku ezberdinak irudikatuz. Honez gain, aurten inprobisaturiko jangunea egokitu. ( markak 1,5 metrotara eginez, gunea ongi mugatu eta kartel bat sortu eta bertan erabilera arauak argi azalduz). Baita mintzodromo bat sortu, edozien ikasgaitan edota atsedenaldi orduetan erabiltzeko.
Bestalde, hondakinen bilketan asko eginda egon arren, hondakin organikoei beste erabilera bat emateko, AGENDA 30 proiektuarekin elkarlanean, (jantokiko hondakin organikoen bilketa eta konpost egiteko kutxa erosi eta kudeatuko da agenda 30-tik). Steam proiektuaren barruan, sortutako konpostarekin patio aurreko lur zatian metodo zientifiko bidez, konpostdun lore edo landareen hazkuntza eta konpost gabekoena aztertzeko. Aldi berean, udaberri aldera institutua loratuko zaigu.
Romo Handiko eraikuntzan, instituturako sarreretan gel banatzaile automatizatuak eta tenperatura neurtzaileak jarri nahi dira ( arduino plaken laguntzaz).
Baita gorputz hezkuntza irakasgairako froga ezberdinak egiteko gailu ezberdinen prototipoak sortu eta beraiek proposatutako jolas berrietarako materiala sortu. Programa informatikoak egingo dira gorputz heziketako klaseetan erabiltzeko. Hala nola, course navette froga, ingude altxaketa herri kirola, esku abiadura testa, plantxak egiteko jokuak...
Ikasgeletako leihoen topeen prototipatuarekin segi aurrera eta gela egonkorrerako negutegi txiki bat sortu.
Gailu elektrikoak (bizikleta elektrikoak, patinete,...) kargatzeko gunearen AURREPROIEKTUA egin nahi da.
LEIHOEN TOPEAK INPRIMATZEN
Batxilerreko lehen mailako Industri teknologiako ikasleen diseinuen inprimaketa
Leiho topearen aukeraketan kontutan izan duguna:
PLA material kantitatea
Inprimatzeko beharrezko dendora
Institutuko leiho guztietan erabiltzeko balio duen produktua
Erraz jarri eta kentzekoa
Leihoa irekita mantendu 10 cm eta ez dena haizearekin ez itxi ez gehiago irekitzen
Ikasturte honetan ere hidrogela gure eguneroko parte izan denez, KULTURA ZIENTIFIKO ikasgaian guk geuk hainbat hidrogel ezberdin sortzea erabaki dugu:
Kontutan hartu ditugun ezaugarriak:
Konposizioa
Osagaiak
Dentsitatea
Aroma
CO2 eta ZARATA SEMAFOROAK
Berde bakarrik ez dago zaratarik; CO2 ongi
Horia bakarrik zarata apur bat; CO2 ongi
Gorria bakarrik zarata handia; CO2 ongi
Berdea eta gorria, ez dago zaratarik; CO2 asko
Horia eta gorria, zarata apur bat; CO2 asko
GORRIA eta ZARATA, zarata ask0; CO2 asko
GORPUTZ HEZKUNTZAtik
Steam proiektuaren barnean Gorputz hezkuntzako irakasgaitik 3 ekintza burutuko dira.
Atsedenaldi aktiboak martxan jarri ( 1. ebaluaketan martxan jarria)
Patioan Gymkana bat sortu eta eraiki ( beste ikasgaiekin elkarlanean, horretan ari dira)
Teknlogia eta IKT irakasgaietan sorturiko gailuak probatu eta iradokizunak eginez produktuei baiezkoak eman.
MINTZODROMOA
ISPILUEN JOKUA
LUZERA JAUZIA
ATLETISMO-PISTA
HIRU MARRAN
GINKANA
GORPUTZ HEZKUNTZAKO irakasgaitik, gimnasioan MARKAGAILU baten beharra ikusi ondoren, INDUSTRI TEKNOLOGIAKo ikasgaiarekin arremanetan jarri eta elkarlanean 3 MAKAGAILU ezberdin sotu ditugu. JOKOAREN arabera, egokien erabil daitekeen markagailua jartzeko.
Markaigailu 1. (4 Talde)
Markagailu honetan 4 talderen jarraipena egin daiteke eta jokoak iraungo duen denbora programatu ere.
Erabili daitezkeen botoiak:
Goiko gezia: talde urdina +1 puntu
Beheko gezia: talde horia +1 puntu
Ezkerreko gezia: talde gorria +1 puntu
Eskumako gezia: talde berdea +1 puntu
Space: jokoa hastea (markagailua zerora aldatuko da eta zenbat denbora iraungo duen galdetuko du)
Bandera berdean klika: denbora eta puntuak zerora jartzea
Bestalde, Gorputz Hezkuntza irakasle taldearen ideiak bilduta, IKT eta Gorputz Hezkuntzako ikasgaien arteko lankidetzaren bitartez, beste 2 markagailu mota sortu dituzte froga desberdinak egiteko.
ZENBAT DENBORA UKITU-KOPURUAK EGITEKO?
1. Egin klik bandera berdean
2. Sakatu "Ukituak" lortu beharreko ukitu-kopuruak sartzeko.
3. Sakatu "start" jokoa hasteko
4. Sakatu geziak (<--- eta --->), ahal bezainbeste aldiz
ZENBAT UKITU DENBORA BATEAN?
1. Egin klick bandera berdean.
2. Sakatu "denbora" minutuak eta segunduak sartzeko.
3. Sakatu "start" jokoa hasteko.
4. Sakatu geziak(<---eta--->), ahal bezain beste aldiz.
METODO ZIENTIFIKOA
Institutuan EA30 proiektuaren barnean alorrak jarri dituzte martxan. Alor horietako batean ( bankalak dituenean) ongarrien erabilera ulertzeko eta bere propietateak ikusteko, metodo zientifikoa aplikatuz hipotesiak baieztatzen edo ezezten ikasiko dute dbh-ko ikasleek
Belar aromatikoak eta lurreko mantenugaiak: faktore mugatzaile baten eragina hazkuntzan.
Goiko atala lur normalarekin jarritako landareak dira. Beheko atalean lur normala eta ongarria ere jarri dira
EKONOMIA IKASGAIA
Steam proiektuaren barnean, Ekonomia ikasgaian eguzki plakaren instalakuntzari buruzko azterketa ekonokomikoa burutu dugu. Patinete elektrikoak kargatzeko eguzki plaka ikuspuntu ekonomikotik bideragarria den ala ez aztertzeko
PSIKOLOGIA IKASGAIA
Steam proiektuaren barnean, institutua gaurkotu eta ikasle bai langileei, bertako egonaldiak atseginak izan daitezen iradokizunak edo nahiak batu ditugu inkesta baten bidez. Baturiko informazioa erabilgarri izango da ekintza berriak martxan jartzeko.
INKESTATIK ATERATAKO INFORMAZIO INTERESGARRIENA
MATEMATIKA IKASGAIA
Steam proiektuaren barnean, institutua gaurkotu eta ikasleek atsedenaldi orduetan musukoak kenduta segurtasun osoz hamaiketakoa jan ahal izateko, ikasleek matematikako ikasgaian, patioaren neurketak egin, distantziak neurtu, azalerak kalkulatu eta plano batean markatu dituzte. JANGUNEA modura deitu eta ikasle bakoitzaren posisioa x batez adierazi da planoan. Orain, nolabait markatzea falta da eta ikasleek beraiek eginiko lanaz baliatzea.
STEAM SARIETAN PARTE HARTZEN
Aurten lehen aldiz STEAM sarietan parte hartzea bururatu zaigu. Oraindik proiektuaren EKINTZA asko egiteke ditugu baina eginikoa bistaratu nahiean, parte hartzen dugu.
Eginiko ekintza batzuk bistaratzeko bideo labur bat duzue.
Kaixomundua.eus 3. edizioa
Aurten ere, Artaza Romo institutuak, Kaixomundua.eus lehiaketan parte hartu du, kasu honetan bere 3. edizioan. Hemen duzue DBH4ko informatikako ikasle taldeetako batek sortutako webguneetako bat. Aukeratutako gaia "Artaza Romo institutua etorkizunera hurbiltzen":
IRTEERAK
Aurtengo ikasturterako ez dago STEAM proiektuarekin zerikusia duen ezer programatuta. Egoera ezegonkor honetan ez dugu ezer antolatu baina bai kontutan izango dugu, online hitzaldiren batan bat edo online erakusketarik agertzen bada, ikasleen artean zabaldu eta erakusteko.
Adibidez:
EHU-ko online hitzaldietan parte hartu dugu batxilerreko Industri teknologiako ikasleekin.
POLYMAT ikerketa zentruko Beñat Olave Fernandez ikerlariarekin ETORKIZUNA DUTEN PLASTIKOAK ikusi genituen ( irailaren 24an)
MATERIAL BERRIAK BIZITZA JASANGARRIAGO BATERAKO (Nuevos materiales para una vida más sostenible )
https://www.ikertzaileengaua-ehu.org/programacion/ciencia-circular/