Segidak, matematika Naturan

Matematikaren bilakaeran, segidak zenbaki arruntak bezain zaharrak dira. Egiptoko eta Mesopotamiako antzinako zibilizazioetan ageri izan ziren.

- Matematikan askotan erabiltzen dira zenbaki segidak: zenbaki bakoitien segidak, zenbaki lehenenak, zenbaki naturalak...

- Biologian, ameba haztegi batean, hango ameba kopurua ordurik ordu nola aldatzen den zenbatzean

-Giza geografian, herrialde bateko urteko biztanle gehikuntza zenbatzean

-Ekonomia geografian, herrialde bateko azken hamarraldiko labore ekoizpena zenbatzean

Gaur egun, segida batzuk oso ezagunak dira, beti naturarekin zer ikusirik dutenak.

Begiratu irudi hauek. Lan honen bidez, zein segidekin dauden lotuta jakitea lortuko duzue!!

Hainbat gauza jakiteko, lan kooperatibo bat garatuko duzue

Lanaren helburuak:

  • Zenbakizko segida bat aztertzea, Fibonacciren segida bitxia.
  • Gure inguruan hainbat lekutan matematika aurki daitekeela egiaztatzea. Naturan, teknologian, eta egunero bizitzan, egoera asko eta asko azaltzeko hizkuntz matematikoa erabiltzen dela konturaraztea.
  • Lan honetan zehar ez duzu matematika soilik ikasiko, baizik eta matematikak naturarekin duen lotura.
  • Bizi garen gizartea azaltzeko matematikaren garrantzisaz eta beharraz ohartu.
  • IKT-ko tresnak erabiliz, kalkulu orriak , hain zuzen, hainbat kontzeptu matematiko errazago ulertzea.
  • Azpimarratzeko heburua lan taldearena da, eta, honen barruan hauek dira hurrengo egunetan betetzen behar dituzuen helburuak:
    • Lan bat aurkezteko emanda dagoen epea errespetatzen ikastea. Lanaren antolatzean, ez uztea epeak ematen duen azken egunerako, bestela, lana metatu egiten da, kasu askotan, beste lan batzuekin, edo, azterketak prestaketarekin.
    • Taldekide bakoitzak taldearen lana EZ OZTOPATZEN ikasi behar du, berari dagokion ardura garaiz betetzen.
  • Irakasleak apur bat bideratu ostean, zuek zeuek hainbat informazioa lortu eta gero lantzeko ,eta, zeure kabuz ikasteko kapaz zaretela egiaztatzea. Hau da, ikaslearen autoikasketa bermatzea.

Gogoratu...

Segidako elementuak gaiak dira eta izandatzeko letra bat erabiltzen da: a1, a2, a3,… (1,2,3...zenbakiak azpi indize formatoarekin idatzita egonda)

Segida bateko edozein gai adierazteko gauza den gaiari, segida horren gai orokor esaten zaio eta an ikurraren bidez adierazten da.

Segida batzuen gai orrokorra formula baten bitartez adieraz daiteke, an= f(n). Eta n-ri balio arrunt bat emanda, balio horri dagokion gaia lortuko dugu.

Beste segida batzuetan, gai bakoitza aurreko bi gai edo gehiagoren arteko eragiketa eginez lortzen da. Segida horiei errepikari esaten diegu.

Segida mota garrantzitsuenetarikoak hauek dira: Progresio aritmetikoak, Progresio geometrikoak, berreturen segidak, eta Fibonacciren segida.