1 .Erronkaren helburua komunikatu, eta saioetan zehar zer egingo den azaldu.
2. Adierazi zer eta nola ebaluatuko den.
3. Azaldu zer, non eta nola aurkeztu behar diren zereginak.
4. Aurkeztu erabiliko diren baliabideak.
Fake newsak zer diren aztertu.
2.Egile eskubideak, obrak erabiltzeko eta informazioa bilatzeko trebetasuna zer nolakoa den aztertu.
3. Adingabekoen Zibersegurtasunerako sentsibilizazio Jardunaldia gidan Ziberbullyingaren biktimarentzako dekalogoa aztertu.
4. Iturri fidagarriak erabilita iritzi artikuluak idazteko behar diren baliabideak aurkitu, informazioa jaso, iritzi artikuluen eredu onak aztertu.
Iritzi artikulua sortu.
Iritzi testurako hautatutako informazioa egokia da, fidagarria da?
Errubrika erabiliz artikuluaren idazkeraz hausnartu, hobekuntzak egin.
Iritzi artikulu laburrak Padletean partekatu.
3-4ko taldean errubrikako alderdiak aintzat harturik, iritzi artikulurik egokiena zein izan daitekeen baloratu, adostu.
Aukeratutako artikulurik onena gainontzeko gelakideei zein den azaldu, aukeraketa arrazoituz.
Goienako blogean argitaratu edo ikastetxeko web orrialdean nahiz sare sozialean.
Zer dira fake newsak? Nola dakigu erabiltzen ditugun iturriak fidagarriak diren ala ez?
Galdera horien erantzunak ikertzeko EITBk argitaratutako informazioari buruzko dekalogoa aztertuko duzue 2-4ko taldetan. Eta inoiz berri faltsuren bat ikusi duzuen komentatuko duzue ondoren talde handian.
Egileen eskubideen, obrak erabiltzeko eta informazioa bilatzeko zure trebetasunak zer nolakoak diren aztertuko duzu, esku artean duzun diziplinarteko proiektuan eta aurrerantzean modu egokian aplika ditzazun trebetasun horiek,.
Jolas baten bidez egingo duzu: bi bideo ikusi, eta galderak eta erantzunen 3 test egin ondoren, bukaeran zure burua aztertuko duzu.
Adingabekoen Zibersegurtasunerako sentsibilizazio Jardunaldia gidan Ziberbullyingaren biktimarentzako dekalogoa aurkituko duzu, besteak beste.
Gaiaren inguruko informazioa ere aurki dezakezu sarean. Horretarako, baina, iturri fidagarrietara jo, Google scholar erabil dezakezu, nahi izanez gero, ikerketek gai horren inguruan diotena aztertzeko.
Idatz ezazu iritzi testu labur bat gaiaren inguruan.
Ondoren, Padletean partekatuko duzu idatzitako artikulua., baita zure Sitesean gorde ere.
Bukatzeko, denon artean, hiru artikulurik gustukoenak aukeratuko dituzue Goienako blogean, ikastetxeko web orrialdean edo sare sozialetan argitaratzeko..