Kaixo,
Aurrean duzun erronka ez da makala! Nola erabili modu arduratsuan ordenagailu nahiz mugikorrak? Nola lan egin teknologiak erabiliz modu osasuntsuan nahiz seguruan?
Bada, horretarako, lehenik eta behin, komeni da informatuta egotea, gaiaren inguruan sentsibilizatzea, ondoren, ikasitakoa eguneroko bizitzan aplikatu ahal izateko.
Hala, bideoak ikusi, jolas batzuk egin nahiz artikulu batzuk irakurri ostean, zuen aldetik ikertuta informazio osagarria lortuz, eta informazio horren inguruan zenbait jarduera eginez, espero dugu ikasitakoa aplikatzea; hau da, ordenagailuak nahiz mugikorrak ahalik eta modurik arduratsuenean zein osasuntsuenean erabiltzea.
Bi galdetegi ere beteko dituzu, bata, hasieran, eta, bestea, bukaeran, mugikorraren erabilera arduratsu zein osasuntsuaren inguruan. Aste honetan zehar egun batez mugikorra ezertarako ez erabiltzea ere proposatzen dizugu (kasu larrietan izan ezik), eta eguneroko batean jasoko dituzu bizitako esperientzia, ateratako ondorioak, aurrera begirako konpromosioak jarrera aldaketei dagokienez... Proiektu honetan parte hartuko duten ikasgaietako azken saioan azken galdetegia beteko duzu, gai honen inguruan egindako bilakaera ikuste aldera.
Proposamen hau astebetean lau ikasgaitan (euskara, gaztelania/filosofia, ingelesa eta heziketa fisikoa; 3-4 saio ikasgai bakoitzeko) aurrera eramateko aurreikusita dago. Proposamena izaki, moldaketak nahiz ekarpenak egin daitezke.
Aurrera, bada, jo ezazu hurrengo orrietara, teknologiaren erabilera arduratsuagoaren inguruko iradokizunak jaso ahal izateko.
Ondo segi