TALDEKIDEEN ROLAK ETA FUNTZIOAK:
Koordinatzailea:
Lana antolatuko du. Aurreko saioan non gelditu diren eta nola jarraituko duten azalduko du taldean eta irakasleari.
Hizkuntza arduraduna.
Taldean euskaraz hitz egiten dela ziurtatu eta horrela ez bada, ohartarazi euskarara bueltatzeko.
Egiten diren ekoizpenen hizkuntza zuzentasuna errepasatuko du.
Internetetik hartutako irudiak, grafikoak, argazkiak, soinua…erabiltzen badira, jabetza aitortzen dela ziurtatzea. Egile eskubideak errespetatzea.
Ikertzaile bati lagunduko dio bere lanetan.
Idazkaria:
Informazio guztia biltzeko Drive karpeta bat sortu eta taldekideekin partekatuko du.
Drive-eko karpeta barruan iInformazioa jasotzeko behar diren dokumentuak sortuko ditu.
Dokumentuetan informazioa txukun eta modu original batean kokatzeaz arduratuko da. Horretarako grafikoak, irudiak eta abar… aukeratu eta txertatuko ditu. Dokumentuaren diseinuaz arduratuko da.
Internetetik hartutako irudiak, grafikoak, argazkiak, soinua…erabiltzen badira, jabetza aitortzea. Egile eskubideak errespetatzea.
Ikertzaile bati lagunduko dio bere lanetan.
2 Ikertzaile: Informazioa aurkitu, aztertu, antolatu, kalkuluak egin eta ondorioak ateratzen ibiliko dira. Ondoren dokumentuetan informazioa txertatuko dute.