IKT-Sare Hezkuntza
Sare Hezkuntza Gelan proiektua helburu nagusiak:
Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzea geletan irakasteko eta ikasteko prozesuan. IKTak integratu, hau da ikasgelen egunerokoan infiltratzea eta beren aukera berritzaileak txertatzea. Gure institutuko ikasleen irakaskuntza prozeduran gaitasun digitala garatu behar dute IKTak ikasiz baina diziplina‐arlo guzti‐guztietan sartzen baditugu IKTetatik ikastea eta IKTekin ikastea lortuko dugu.
Irakasteko eta ikasteko prozesuan indartzea eta baliabide digitalak egitea, baita geletan haiek erabiltzea ere. Materialak denon eskura izango dira, euskal hezkuntza-sistemaren barruan. Unitate didaktiko bat edo gehiago irakatsi behar ditugu modalitate digitalean ikasgaietan , hautatzen ditugun kurtsoetako talde guztietan eta hauek HBI (Hezkuntza baliabide irekia) moduan argitaratu eta partekatu hezkuntza sistema barruan.
Metodologia aldaketarako ikastetxeetan beharko den prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa ematea, horretarako Kurtso hasieran planteatu genuen prestakuntza, gure eguneroko irakas jardueratan erabilgarri izango diren eta hezkuntza sisteman momentuan gehien erabiltzen ari diren oinarrizko tresnak garatzea izan da (google suite). Metodologi aldetik ere Flipped clasroom eta POI (proiektuetan oinarritutako irakaskuntza) aipatu ziren oinarrizko ikastaro horretan